Hitzaldia: “Nola erdietsi kontsumo gero eta iraunkorragoa”

13/Azaroa/2012 | Noticia

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Vitoria-Gasteizko Udalaren Garapenerako Lankidetzako Zerbitzuak, Bakeaz elkartearekin lankidetzan, kontsumo iraunkorraren inguruko azterlan bat aurkeztuko du Ekologiaren Gelaren saio honetan, azterlanaren egilea den Roberto Bermejoren eskutik. Cuadernos Bakeaz izeneko bilduman argitaratu den azterlan horretan, Bermejok eredu kontsumistaren zergatiak diagnostikatu ditu kontsumorako motibazio, hornidura eta eskuragarritasun sistemen analisiaren bitartez. Aldi berean, egungo kontsumo ereduaren eraldaketa estrategia baterako bideak eta irizpideak deskribatu ditu, gure ingurunearen mugekiko sentikorrak izango diren eta, azken finean, iraunkortasunaren arazoen aurrean irekiak izango diren aldaketak proposatuz.

EGUNA: 2012ko azaroaren 21 azteazkena
ORDUA: 19.00etan
LEKUA: Europa jauregia (La Hechicera aretoa)
ORDUTEGIA:
– 19:00 AURKEZPENA
– 19:15 “PAUTAS PARA AVANZAR HACIA UN CONSUMO SOSTENIBLE” AZTERLANAREN AURKEZPENA (Cuadernos Bakeaz, 104)
Roberto Bermejo. Industria ingeniaria, Ekonomian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Aplikatua I Saileko irakaslea. Bakeaz-eko Ekonomia Iraunkorraren Alorreko kidea.
– 20:15 SOLASALDIA

 

 

Sarrera doan aretoa bete arte