Irailaren 26an, jendaurrean aurkeztu zen emakumeen giza eskubideen urraketa-egoerari buruzko XV. txostena, 2016koa: “Isiltasun, erru eta zabarkeria artean: emakumeen aurkako indarkeriei eta arretarako ibilbideei buruzko gogoetak eta zifrak”. Egileak Corporación para la vida Mujeres Que Crean (SETEMen antolakunde kidea Medellinen) eta Corporación Vamos Mujer antolakundeak dira, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantza-laguntza izan du (“Tokiko garapena, ahalduntzea eta genero-justizia Medellinen eta Euskadin” programaren barruan).
Urriaren bukaeran, Aracelly Berrío Amaya Corporación para la vida Mujeres Que Crean antolakundeko Emakumeak, Garapena eta Demokrazia programako koordinatzaileak bisitatu gintuen, eta elkarrizketa egiteko aukera izan genuen, txostenak ateratzen dituen ondorio nagusiak kontatzeko.
Badira 15 urte txosten hori egiten ari dela, eta berriz ere zifrak eta konparaziozko jarraipena aurkezten ditu, denboran zehar eta eskualdeka, Antioquia departamendua, Medellin eta Metropolialdeko udalerriak barne hartuta, hiru indarkeria-agerpen aztertuz: emakumeen hilketak eta feminizidioak; sexu-delituak; eta familia barneko indarkeria, bikoteko indarkeria bereziki aintzat hartuta. Hala, indarkeria-agerpen bakoitzaren aldagaiak aztertzen dira, alegia: ustezko erasotzailea; adin-tartea; erasoaren motiboa; egoera zibila; eta indarkeriaren zirkunstantziak eta gertalekuak.
Bigarren kapituluan, indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta eta babesa emateko oztopoek, emakumeen eta, orobat, funtzionario publikoen ahotsek bide ematen dute zifrak benetako istorioekin lotzeko, etsipenaren, erresistentziaren eta zabarkerien berri ematen duten bizipenak adierazita.
Txostenak lurraldeekin zerikusia duen izurritzat kokatzen ditu emakumeen aurkako indarkeriak. Azterturiko azpieskualde eta udalerri bakoitzeko dinamika ekonomiko, politiko, sozial eta kulturalek zuzeneko eragina izaten dute Antioquiako hiri- zein landa-eremuko emakumeek bizi dituzten indarkerien continuumean.
– Txostena HEMEN eskura
Autor: Mujeres Que Crean