Donostia alternatiba ekonomikoen alde

29/Martxoa/2016 | Noticia

MAHAI-INGURUA: Alternatiba ekonomikoen bilakaera eta
erronkak Donostian
(Apirilaren 4an, arratsaldeko 18:30etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean)

Donostiarrei, maila lokalean, egitura ekonomiko eta sozialetan aldaketak eragiteko parte hartzeko aukera ematen dieten modu alternatibo ugari aztertuko ditugu.

Ekimen eraldatzaile horien bilakaera eta lorpenak izango ditugu hizpide, energiaren sektoretik hasita ondasun eta zerbitzuen produkziora, baita kontsumo kontziente eta arduratsua ere.

Eta, jakina, hitz egingo dugu ere finantzak ulertzeko modu berri bati
buruz, non herritarren zerbitzura egongo den banka bat eratuz diruaren gizarte-balioa berreskuratuko den.

Moderatzailea: Mugarik Gabeko Ekonomilariak

Hizlariak:
FIARE, kreditu kooperatiba: Peru Sasia
REAS Euskadi, ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea:
Zaloa Pérez
GOIENER, energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba:
Olatz Azurza
SARETUZ, Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzailearen
aldeko Sarea :
Lorea Undagoitia