Arropa Garbia kanpainak ehunkien sektoreko lan-baldintzak hobetzen ditu, langileei botere handiagoa emanez.
Arropa Garbia Kanpaina nazioarteko sarea da, GGKEz, sindikatuz eta kontsumitzaileen erakundeez osatua, jantzigintzaren industria globaleko langileen baldintzak hobetzeko lan egiten dutenez.
Europako 17 herrialdetan dago eta mundu osoko langileen 200 erakunde baino gehiagorekin lankidetzan aritzen da nazioarteko sare hori. SETEMek 1997tik koordinatzen du Arropa Garbia Kanpaina Espainiako Estatuan, Isabel Martín Fundazioaren laguntzaz.

Arropa Garbia Kanpaina Euskadin
Euskadin, SETEM Hego Haizeak bultzatzen du Arropa Garbia Kanpaina, modu ezberdinetan. Kaleko ekintzak antolatzen ditugu gure boluntarioen eta beste euskal erakundeen eskutik, kontsumoarekin, sindikatuekin, feminismoarekin, GGKEekin eta ikerkuntza sozialarekin lotuta daudenekin.
Bereziki, euskal hiriburuetako kaleetara irteten gara Rana Plaza eraikinaren erortzearen urteurrenetan, ehunkien industriaren historian gertatu zen hondamenik handienak utzi zituen 1.138 hildakoak eta zaurituak, 2.000tik gora, oroimenera ekartzeko eta arropa ekoizten duten milioika langileen segurtasun-baldintzak hobetzea eskatzeko markei eta gobernuei.
Gainera, ikerketak ezagutzera ematen dizkiegu markei eta erakusketak, hitzaldiak, mota ezberdinetako prestakuntzak eta abar prestatzen ditugu.
Bestalde, gurekin lankidetzako proiektuak garatzen dituzten Latinoamerikako zenbait erakunde Arropa Garbia nazioarteko sarearen parte dira eta beren printzipio propioekin lan egiten dute eta partekatzen dituzte.

Lortu nahi dugu lan-baldintzak Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) ezarritakoen parekoak izan daitezen, eta ehungintzako ekoizpenak ingurumenean duen inpaktua minimizatzea.
Horretarako, hainbat arlotan lan egiten du:
- Ikerketak egiten ditu ehungintzako langileen egoerari buruz, arroparen eta kirol-materialaren ekoizle diren herrialdeetako langile-antolakundeen sarearen laguntzarekin.
- Kontsumitzaileak kontzientziatzen eta mobilizatzen ditu, informazioa emanez arroparen ekoizpen-baldintzen inguruan.
- Presioa egiten die enpresei, erantzukizuna beren gain har dezaten eta beraien produktuak lan-baldintza duinetan fabrikatzen direla ziurta dezaten.
- Presioa egiten die enpresei, erantzukizuna beren gain har dezaten beren hornidura-katearen lantegietan lan eskubideen urraketak gertatzen direnean. Hori kanpainaren premiazko ekintzen sistemaren bidez eramaten da aurrera.

Kalpona Akter, Bangladeshko aktibista eta sindikalista
Lagundu nahi duzu Arropa Garbia Kanpaina? Zenbait modutan egin dezakezu:
- Hartu parte SETEM Hego Haizearen boluntariotzan gure ekintzei laguntzeko. Informazioa hemen.
- Sinatu Premiazko Ekintzak: zure sinadurak balio du eta bereizgarria izango da!
- Lagundu kanpainari ekonomikoki, diru-ekarpena eginez.
- Harpidetu aldizkarira , azken berriak jasotzeko.
- Jarraitu @SETEMHegoHaizea eta Arropa Garbia Kanpaina sare sozialetan.





Zer dago ehungintzaren inperioaren atzean?
Hauxe da ehungintzaren inperioaren historia. Alorrean diharduten milioika pertsonen Giza Eskubideen urraketetan duen eraginaz mintzatzen da bideoa. Deslokalizazioa, azpikontratazioa eta prezio merke eta entrega-epe merkeagoak eskuratzeko presioa dira esplotazioa eragiten duten faktoreak. Arropa ekoizten duten herrialdeetako emakumeek pairatzen dituzte. Egoera eraldatzeko, behar zaitugu!
Lotutako edukiak:
- Rana Plazako gertakaritik hamabi urte igaro ondoren, Decathloni bere fabriketan segurtasuna eta giza eskubideak bermatzea eskatzeko kalera atera garaSETEM Hego Haizeak eta Arropa Garbia Kanpainak Gasteizko erdigunean ekimena egin dugu firma frantsesa eta fabriketako Segurtasun eta Osasunerako Nazioarteko Hitzarmena sinatu ez duten marka guztiak salatzeko. Rana Plazakoa bezalako hondamendiak ekiditeko hitzarmen lotesle hori ezartzea ezinbestekoa da, izan ere,… Read more: Rana Plazako gertakaritik hamabi urte igaro ondoren, Decathloni bere fabriketan segurtasuna eta giza eskubideak bermatzea eskatzeko kalera atera gara
- Kale ekintza Black Friday egunean: etiketaren atzean ordaindu beharreko prezioaBlack Friday kanpainako kontsumismoaren ondorioak salatu ditugu Gasteizen, eta Nike eta Amazon bezalako multinazionalei exijitu diegu langileei bidezko soldatak ordaintzeko. Ostiral honetan, azaroaren 29an, SETEM Hego Haizea eta Arropa Garbia Kanpaina kalera aterako gara berriz ere, Black Friday kanpainan zehar… Read more: Kale ekintza Black Friday egunean: etiketaren atzean ordaindu beharreko prezioa
- Black Friday egunean kalera, ehungintza industriako eskubide urraketak salatzekoAzaroaren 29an, kale-ekintza bat egingo dugu Gasteizen, Black Friday kanpainak bultzatzen duen kontsumismoaren ondorioak salatzeko eta Nike zein Amazon bezalako multinazionalei exijitzeko beren langileei bidezko soldatak ordain diezaietela. Ostiral honetan, azaroaren 29an, SETEM Hego Haizea eta Arropa Garbia Kanpaina kalera… Read more: Black Friday egunean kalera, ehungintza industriako eskubide urraketak salatzeko
- Ozetara iritsi da «Kontzientzia sortuz: ehungintzaren industriako joerak haustea» erakusketaArropa Garbia Kanpainaren erakusketa ibiltaria Barrundiako udaletxean bisitatu ahal izango da igandera arte, urriaren 27an ospatuko den Lautada Egunarekin batera. 2024ko lehen seihilekoan Gasteiz, Iruñea, Bartzelona, Madril eta Kordoba bezalako hirietan izan ondoren, Kontzientzia sortuz: ehungintzaren industriako joerak haustea erakusketak… Read more: Ozetara iritsi da «Kontzientzia sortuz: ehungintzaren industriako joerak haustea» erakusketa
- Rana Plaza 2024. Giza Eskubideak errespetatzen ez dituen «arropa zikina» ez saltzeko eskatu diegu marka handieiRana Plazako tragediaren 11. urteurrenean, dozenaka pertsonak kale ekintza bateratua egin dute Gasteizen, Iruñean, Bartzelonan, Granadan eta Madrilen, Decathloni eta Tendam taldeari (Cortefiel, Women’secret, Springfield, Pedro del Hierro) ehungintzako langileak babesteko Nazioarteko Akordioa sina dezatela eskatzeko. SETEM Hego Haizeak, Arropa… Read more: Rana Plaza 2024. Giza Eskubideak errespetatzen ez dituen «arropa zikina» ez saltzeko eskatu diegu marka handiei
- Rana Plaza 2024. Egin bat erreklamazio oldearekin2024ko apirilaren 24an, 11 urte beteko dira ehungintza industriaren tragediarik handiena gertatu zenetik; 1.138 langile hil ziren bertan, nazioarteko marka handien arropa josten ari zirela. SETEM Federazioa, Espainiako Estatuan Arropa Garbiaren Kanpainaren koordinatzailea, mobilizatu egingo da Ehungintzaren Industriako Segurtasunerako eta… Read more: Rana Plaza 2024. Egin bat erreklamazio oldearekin