Aisialdiari eta astialdiari buruzko galdetegia. Laguntzerik bai?

05/Uztaila/2023 | Indarkeria kontsumitzen dugu

SETEM Hego Haizeatik euskal gizartearen aisialdiari eta astialdiari buruzko ikerketa bat egiten ari gara. Horregatik, Euskadin bizi den pertsona guztiei zuzendutako galdetegi bat abiatu dugu. Parte hartuko al zenuke galdetegi hori erantzunez? Borondatezkoa eta anonimoa da.

Galdera-sortari erantzuteko 10 minutu beharko dituzu, eta amaieran zure kontaktua eman ahal izango diguzu Bidezko Merkataritzako produktuen saskien zozketan parte hartzeko.

Bete eta gero, zure lagun eta familia sarean partekatzea eskertuko genizuke. Galderei erantzuteko azken eguna 2023ko abuztuaren 4a izango da.

Eskerrik asko parte hartzeagatik!