Datorren astean INDARKERIA KONTSUMITZEN DUGU? tailerrari emango diogu hasiera, NÜ SHU Ermuko gazte feministak, Setem Hego Haizeak eta Ermuko Emakumeen Topalekuak bat eginik abiarazitakoa. Gainera, irakasle gisa Pikara Magazineko Andrea Momoitio izango dugu.
Ikus-entzunezko lantegi honetan, indarkeria matxistei eta kontsumoari buruzko film labur bat era kolektiboan sortzeko erramintak ikusiko ditugu.
Interesa baduzu, Ermuko Emakumeen Topalekuan izena eman dezakezu, baita 943171030 telefonora deituz.
Parte hartu nahi?