Aste honetan “Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea” online ikastaroa hasi da. Prestakuntza hori maiatzaren 14ra arte luzatuko da, eta garapen eredu neoliberala ez bestelako aukera teoriko eta praktikoetan sakontzera abiatzen da. Carro de Combate egitasmo komunikatiboko Nazareth Castro eta Laura Villadiego kideen kontsumo arduratsurako aurkezpenarekin hasi dugu ikastaroa. Ondorengo edukiak, amaitu arte, bidezko merkataritza, genero desberdinkerien eta kontsumoaren arteko lotura, finantza etikoak eta elikadura burujabetza izango dira.
Ikastaro honetan, kontsumo kritiko eta transformatzailearen bidez aldaketak bilatzen dituzten ikaskuntzak eta hausnarketak eskaintzen ditugu. Errealitateak aztertua, diskurtsoak, ekimenak eta mugimendu sozialak ezagutu, eta, batez ere, garapen eredu neoliberalari aurre egiten dioten tokiko alternatiba errealak proposatuko ditugu. Hori guztia ikastaroko txat eta foroen bidez aberastuko da, izan ere, ikuspuntu desberdinak emango dituzte jatorri desberdinetako dauden ikasleek.
Ikastaroa bukatzean, gainera, topaketa presentziala burutuko dugu non, aurreko urteetan bezala, kontsumo alternatiboa praktikan jartzen duten hainbat ekimenen parte hartzea egongo den.