SETEM HEGO HAIZEAk merkataritza iraunkorra, bidezkoa eta arduratsua defendatzen du aurtengo Eguberrietarako

26/Abendua/2012 | Noticia

Eguberriak datozela-eta, kontsumo masiboak gora egiten du, eta eragiten duen kaltea ez da aintzat hartzen. SETEM H.H.-k, aurten ere, merkataritza iraunkorra, bidezkoa eta arduratsua defendatzen du. Detaile txiki batzuekin, askoz Eguberri iraunkor eta arduratsuagoa izan dezakegu:

Tokiko eta auzoko dendetan erostea sustatuz. Ez soilik Eguberrietako erosketetarako, baita oparietarako ere. Arropa-denda, lurrin-denda, liburu-denda eta jostailu-denda txikientzat Eguberrietako irabaziak oso garrantzitsuak dira urte osoan zehar mantentzeko.

Umeentzat jostailu ez sexistak, sortzaileak eta artisauak erosiz. Baita hainbat balio transmititzen dituztenak ere, adibidez, berdintasuna, errespetua eta elkartasuna.

Saiatu zure erosketetan jarrera arduratsua izaten, ez erosi erostearren, nahi duzun edo behar duzun opari bat aukeratu.

Saiatu eskudirutan ordaintzen, eta, horrela, dendak zure diru guztia jasoko du.

Erabili ehunezko poltsa bat edo gurditxo bat, eta, horrela, plastikozko poltsen kontsumo masiboa murriztuko da.

Erabili paper ekologikoa edo birziklatua opariak biltzeko. Berrerabili opari-paper zaharrak, egunkariak, kartoi mehea edo aldizkariak.

SETEM Hego Haizeak (Bidezko Merkataritzaren estatuko Koordinakundearen barruan) Bidezko Merkataritza babesten du bestelako aukera gisa. Bidezko Merkataritzak 70 herrialdetako baino gehiagotako 2,5 milioi familia nekazari eta artisauri laguntzen die, eta 500 erakunde inportatzaile eta 4.000 denda espezializatu baino gehiago ditu. Merkataritza-jardunbide gizatiar eta iraunkorragoak ezartzen dira, eta emakumeentzat eta gizonentzat baldintza berak eskaintzen dira, guztiontzat bidezkoagoa eta orekatuagoa den merkatu batean.

Egun hauetan, Eguberriak hurbil daudela-eta, Kafeaz gozatzeko ez da beharrezkoa inor txikitzea mezua zabaltzen ari da. Mezu horrekin gogorarazten da kontsumitzaileon eskubideak ez ezik, salgaiak lantzen dituzten pertsonen eskubideak ere kontuan izan behar direla (sarritan, Latinoamerikako, Afrikako eta Asiako pertsonak dira).

Kontsumitzaileek elikagaiak, arropa, kosmetika, higienea, jostailuak, paper-dendetako salgaiak eta artisautzakoak aurki ditzakete 130 denda eta saltoki espezializatutan edo CECJko kide diren erakundeek kudeatzen dituzten 11 on-line denden bidez (www.comerciojusto.org).

 

Autor: Setem Hego Haizea