Urtarrilaren 25ean, Marienean, Basauriko Emakumeen Etxean, Izansare Manifestua sortu zen. Bertan, Euskadiko eta Hegoaldeko hainbat erakundek ahotsa jarri zioten, “Garapen deszentrista, inklusibo, orekatu eta feminista bat lortzeko kontsumo-eredu eraldatzailea bultzatzen duen Sare” bat sortzeko. Zertaz mintzatu ziren ikusi nahi duzu?
Bideorako esteka: http://youtu.be/jXi5CoTZBqg
Euskadiko eta Hegoaldeko erakundeek elkarrekin lan egiten jarraitzea adostu zuten, “nahi dugun gizartea definitzeko. Bizitzea merezi duen bizitza bat lortzeko, eta hazkuntza ekonomikoan eta ahal besteko etekinean oinarrituta dagoen egungo eredu sozio-ekonomikoarekin amaitzeko, ez baita bideragarria, ezta erreala ere”.
Urte osoan zehar, sareak hainbat espazio elkarbanatuko ditu “bizitzaren ongizatearen alde apustu egiteko, oro har, kontsumo kritiko, arduratsu eta eraldatzaileari esker eta kontsumoaren bitartez jendeak aldaketa eragin dezan, eredu alternatiboak aukeratuz eta exijituz”.
Besteak beste, honakoa proposatzen du:
– garapen-osteko garaira begiratzea, garapen antropozentriko eta ekonomizista tradizionalaren kontzeptua baztertuz
– ez pilatzeko logikaren eta aberastasunaren berdintasunezko banaketaren alde apustu egitea, logika kapitalista baztertuz
– izatea balioesten duten bizimodu arduratsuak lortzea, edukitzea balioesten dutenak baztertuz
– deshazkuntza logiketan oinarritutako bizitza on batera begiratzea, hazkuntza mugagabea baztertuz
– balio feministen alde apustu egitea eta bizitza mantentzea lehenestea, logika patriarkala baztertuz
– solidaritatea eta ekologia eraikuntza kolektiborako bide gisa ikustea
– gaur egunerako eta etorkizunerako bizitza duina lortzea.
Ondoren aipatzen diren erakundeok jarrera hauekin guztiekin bat gatozela adierazten dugu, eta erronka, hausnarketa eta agenda berrietara bideratutako abiapuntu gisa ikusten ditugu. Gure sarearen identitatea osatzen duen elementu dinamiko, ireki eta eraldatzaile bat dira. Corporación para la Vida Mujeres Que Crean (Medellín, Kolonbia), Penca de Sábila (Medellín, Kolonbia), Fundación REDES (San Salvador, El Salvador), Pozokoetxe (Auzokide Elkartea, Basauri), Bizkaia Margotu Elkartea (Bilbo, Bizkaia), Equipare kooperatiba (Bilbo, Bizkaia) Sagarrak Elk. Ekologista (Basauri, Bizkaia) eta SETEM Hego Haizea GGKE (Euskadi).
Autor: La Box Comunicación