KAZETARIAREN ZEREGINA “ARROPA GARBIA” KANPAINAN

29/Iraila/2014 | Noticia

Aurreko hilaren 25ean, ostegunean, EAEko hainbat komunikazioaren arloko profesional elkartu ziren Vitoria-Gasteizen “Kazetaritza konprometitua: tragediak haratago, duintasunaren aldeko borroka. Arropa Garbia Kanpaina internazionalaz solasaldiak”kazetarientzako topaketan, non Asian ehungintzan aritzen diren langileen egoera ezagutu ahal izan zuten. Horretaz gain, kazetaritzak zer jarrera erakutsi beharko lukeen eztabaidatu zen, Bangladeshen, Kanbodian edo Txinan pertsona askok lanean pairatzen dituzten gehiegikerien aurrean.

Helburu horretarako Arropa Garbia Kanpainaren koordinatzaiea, Eva Kreisler, parte-hartzaile bat izan zen. Kreisler-ek sare mundial horrek gaur egun egiten dituen ahaleginak azaldu zituen, hiru bide nagusitik: lantegietako segurtasuna, indemnizazioen ordainketa Asian egon ziren tragedien ostean eta, azkenik, ehungintzaren ekoizle horien artean soldata duinen finkapena. Hedabideen betebeharrari buruz gogoeta hau ekarri zuen: “Rana Plaza tragediaren ia hamar urte lehenago 60 pertsona hil ziren beste istripu batean, eta orduan, ez zuen oihartzunik izan. Boom mediatiko izan da Rana Plazakoa, eta hedabideek marken izenak plazaratu dituzte lehendabiziz”.

Herri horietako langileen egoera gertutik ezagutzen duen kazetari bat da Zigor Aldama, hedabide batzuetako Asiako korrespontsala. Bere aburuz, bertatik informatzeko ezintasuna da gai hauei buruzko informazio eza reagiten duen arazo handienetariko bat. “Hedabide handienetan badago lekua honetaz mintzatzeko. Hala ere, egia da batzuetan tragedia bat gertatu behar dela errealitate hori erakusteko. Bertan kazetari bat ez edukitzeak horretaz hitz egitea zailtzen du”. Lantegi batzuk bisitatu ondoren, segurtasun neurriak izan ziren gehien izutu zutana. “Lan balditza latzenak lantegi txikietan nabaritzen ziren. Bangladesheko lantegietako segurtasun eza gehien harritu ninduena izan zen.

Zigor Aldamaren arabera, Rana Plazako istripua gertatu zenetik Bangladesheko lan-balditzank hobetu dira, eta, horregatik, marka handiek beste herrialde batzuetara eraman dute beren ekoizpena. “Esportatzaile batzuk ekoizpenaren murrizketaz kexu dira, kasu batzuetan, %2ko galerekin”. Datu horiek, berriz, ez datoz Bangladesheko Gobernuak eman dituenekin. Azkenetariko txosten batek 2014ko lehenengo bost hilabetetan ehungintzako esportazioek %13 gora egin dute.

Topaketa amaitzeko oso eztabaida aberasgarria burutu zen, gai sozial horiek komunikatzerakoan kazetariek zer jarrera eduki behar duten hausnartzeko.

 

Zigor Aldama (kazetaria), Itziar Pequeño (SETEM) eta Eva Kreisler (Arropa Garbia Kanpaina)Zigor Aldama (kazetaria), Itziar Pequeño (SETEM) eta Eva Kreisler (Arropa Garbia Kanpaina)Autor: SETEM