Zentzuz Kontsumitu patzuergotik FOOD COOP dokumentalaren emanaldira gonbidatu nahi zaitugu, datorren ekainaren 20an, arratsaldeko 18:30etan, Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean. Izena ematea ezinbestekoa da, eta zentzuzkontsumitu.gmail.com helbidera idatziz egin ahal duzu.
Hilaren 23an Gasteizen izango den Merkatu Sozialaren ospakizuna aprobetxatuz emanaldira joatera animatu nahi zaitugu. Munduan dauden supermerkatu kolaboratibo handienetarikoetatik bi ezagutzeko aukera emango digu dokumentalak.
Azken urteotan, gure eguneroko erosketa multinazional gutxi batzuen eskuetan dago. Enpresa hauek beraien etekinak handitzeko ondasun naturalak esplotatzen dituzte, produkzioa mila kilometrotara deslokalizatzen dute eta milaka pertsona esplotatzen dituzte lan-baldintzak bidegabeko eta ez duin lan-baldintzak erabiliz.
Honen kontra, gero eta gehiago gara bestelako “supermerkatuak” bultzatzen ditugunok, autogestioan eta lankidetzan oinarritutakoak. Proiektu hauek ekoizpen ekologikoa eta jasangarrian oinarritzen dira, produkzioaren birkokatzean eta zirkuito laburretan eta, lan-baldintzak duinak eta bidezkoak ziurtatzen dituzten ekoizpen-proiektuak babestean.
Jarduera honekin Zentzuz Kontsumitu, Bioalai eta Bionekaritzak antolatzen ditugun Elikadura Burujabetzaren aldeko Asteazkenak bueltan daude.
Zuen zain gara!
Autor: Lardux Films