Bi urte pasa dira jada Desazkunde eta Bizi Onen sarea osatzen dugun taldeok, SETEM Hego Haizea barne, elkar-lanean jardunez eta antolatuz TIPI-TAPA bagoaz, Bizimodu Jasangarrietarantz abian jarri genuenetik eta dagoeneko iritsi da denbora luzez itxaron dugun data. Indarrez eta gogotsu heltzen diogu hurrengo erronkari: Bizimodu Jasangarrietarako eskubideen urraketak salatu eta hauen inguruan dagoen inpunitatea azaleratu dezagun!
Horrela, beste jendarte eredu baten alde lanean diharduten eragile gisa, Bizimodu Jasangarrietarako Herri-Auzitegira gonbidatu nahi zaituztegu. Ekitaldi honetan kanpainan zehar egindako topaketa desberdinetan landu diren ardatzak jorratuko dira, eta honako eskubide hauen urraketa salatuko da:
– Lurralderako eta elikadura-burujabetzarako eskubidea.
– Bizi-maila duin baterako eskubidea.
– Energiarako sarbide justu eta jasangarrirako, eta energia-burujabetzarako eskubidea
– Zaintzarako eskubidea. Zaintza-sistema justu, parekide eta erantzunkideak.
Otsailaren 23an ostirala, eta 24an, larunbata, Bilboko Bidebarrietako ekitaldi aretoan ikusiko dugu elkar (Bidebarrieta Kalea 4)
Ekitaldiko egitaraua ikusi eta izena emateko sartu www.tipitapabagoaz.info webgunean.
– Ekitaldiko egitaraua ikusi eta izena emateko sartu www.tipitapabagoaz.info webgunean.
Autor: Mugarik Gabe