Genero ekintza plana

SETEM barrutik eraldatzea gure erakundearen lehentasunezko lan-ildo bat da. Erreferentzia esparru bat izateko, 2024an Genero Ekitatearen aldeko III. Ekintza Plana sortu genuen. Agiri horretan, plan errealista eta jasangarria jaso da, azken urteotan egindako lana finkatzeko, segida emateko eta horretan sakontzeko.
Plan hori ezartzeko, «Sugara» prozesuarekin aurrera jarraitzen dugu, gure Barne Talde Feministako pertsonek sustatuta. Sugarak 10 bide proposatzen ditu gure erakundea horietatik ibil dadin, aldaketaranzko bidean: egiten duguna, gure zertasuna eta gure esparru politikoa zalantzan jarriko ditugu; norekin eta noren artean egiten dugun aztertuko dugu, baita gure itunak eta espazioak ere; nola egiten dugun berraztertuko dugu, hots, gure egiteko moduak, gure barne-dinamikak, eta, azken bidean, nola kontatzen dugun aztertuko dugu, hots, nola jakinarazten dugun.
Gaur egun, Genero Ekitatearen aldeko III. Ekintza Plana dugu martxan –2024tik 2027ra bitartekoa–, eta hori egiteko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren finantzaketa izan dugu, GBA ildoaren barruan (lankidetza erakundeentzako laguntzak, genero berdintasunaren aldeko antolaketa aldaketako prozesuak sustatzeko).