Tailerra: Ekofeminismoa eta krisi klimatikoa: eraldatzen ari den mundu baterako proposamenak (gazteleraz)

16dec16:3020:30Tailerra: Ekofeminismoa eta krisi klimatikoa: eraldatzen ari den mundu baterako proposamenak (gazteleraz)16:30 - 20:30 SETEM Hego Haizea

Detalles del evento

Tailer honetan, krisi klimatikoaren aurrean jarduteko bideak irekitzen dituzten proposamen ekofeministak errepasatuko ditugu, energia fosilei lotutako gerrek eta gatazkek larriagotutako krisia, hain zuzen. Egoera hori ulertzeko eta benetako trantsizio ekosoziala eraikitzeko funtsezkoak diren baina normalean ikusten ez ditugun alderdiak, ekofeminismoak mahaigaineratzen dituela aztertuko dugu.

Noiz? Abenduak 16, ostirala, 16:30etik 20:30era
Non? SETEMen egoitza, San Vicente de Paúl kalea, 10 (Vitoria-Gasteiz)
Prezioa? 5* € (SETEMeko kideak dohainik).
*Izen-ematea ordaintzeko zailtasunik baduzu, kontsulta iezaguzu.
Izen ematea? Formularioa

Prestakuntza-emailea:

Dina Garzón Pacheco, nazioarteko Sare Ekofeministaren sortzaileetako bat da eta koordinatzailea ere bai, 2012an Madrilen sortutakoa. Industria-ingeniari teknikoa da eta Ingurumen Kudeaketa eta Energia Berriztagarrien Masterra dauka. Andaluziako Energiaren Agentziako Europar Proiektuen sailean eta Europako Parlamentuko Berdeen taldearekin lan egin du. Lasgaya Kooperatiba Ekofeministaren sortzaileetako bat da eta, gaur egun, energiaren sektorean egiten du lan. Valladolideko Unibertsitateko Ekofeminismoa. Pentsamentua, Kultura eta Praxia online ikastaroa koordinatzen du.

Hora

(Viernes) 16:30 - 20:30

Lugar

SETEM Hego Haizea

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *