Izen emateak: Latinoamerikan elkartasun-auzolandegiak

12ene(ene 12)01:0006feb(feb 6)23:59Izen emateak: Latinoamerikan elkartasun-auzolandegiak(enero 12) 01:00 - (febrero 6) 23:59

Detalles del evento

Zabalik dago SETEMen elkartasun-auzolandegietan izena emateko epea! Beste uda batez, nazioarteko lankidetzara eta elkartasunera hurbiltzeko esperientzia hau antolatuko dugu Guatemala, Kolonbia, El Salvador eta Ekuadorko tokiko erakundeekin batera. Hilabete bat edo bi iraungo du, hurrengo uztailean eta/edo abuztuan.

Izena eman otsailaren 6ra arte esperientzia hau prestatzeko hasierako jardunaldian parte hartzeko.

Inaugurazio eguna otsailaren 11n izango da, Gasteizko Simone Beauvoir elkarteen etxean, eta bertan parte hartzeak 20 euroko kostua du (janaria barne). Komeni da aipatzea jardunaldi honetan parte hartzeak ez dizula Elkartasun auzolandegien gainerako prozesuan parte hartzeko konpromisorik ematen.

Irakurri hemen informazio gehiago.

Hora

Enero 12 (Jueves) 01:00 - Febrero 6 (Lunes) 23:59

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *