Topaketa honetan, bizi dugun krisi multidimentsionalaren egoera aztertu eta ulertzen saiatzeaz gain, trantsizio ekosozialerantz jorratu beharreko irtenbide, gako edo bide posibleak begiztatuko ditugu, metafora gisa erabiliz. Ikusiko dugu zer egin daitekeen arlo pertsonaletik, kolektibotik eta instituzionaletik. Aurrean dugun agertoki gris honetan, itxaropen-izpiak ekarriko dizkiguten imajinarioei lekua egingo diegu.
- Noiz? Abenduak 17, ostirala, 18:00etan
- Non? Kultur Etxea (Oñati)
- Prezioa? Dohainik
- Toki-erreserba? Oñatiko Jabetze Eskola (hemen klik egin)
Jarduera hau Oñatiko Jabetze Eskolarekin batera antolatzen da.
Hizlaria: Yayo Herrero