Ikastaroa: Begirada ekofeministak: lurrarekin eta pertsonen artean bakeak egitea

18dec10:3019:00Ikastaroa: Begirada ekofeministak: lurrarekin eta pertsonen artean bakeak egitea10:30 - 19:00 Kultur Etxea (Oñati)

Detalles del evento

Gerra-une batean gaude bizitzarekin. Ekonomia, politika eta kultura hegemonikoak giza bizitza ahalbidetzen duten oinarri materialen aurka garatzen dira. Degradazio laster hori, gainera, desparekotasunak sakontzen ari da menderakuntza-ardatz guztietan (klasea, generoa, adina, etnia, jatorria edo espeziea).

Ekofeminismoek bide ematen dute espezie gisa zer garen ulertzeko, geure burua ekodependente eta interdependentetzat ikusteko, amankomuneko bizitza antolatzeko erak berriztatu ahal izateko, bizitza duinak bizitzeko aukera lehentasuntzat harturik.

Ikastaro honek aurre egiten diogun krisiaren izaera eta haren egiturazko arrazoiak ulertzen lagunduko du, eta bizitzaren jasangarritasuna ekarriko duten irteerak, praktikak eta utopien diseinua izango ditu ardatz.

  • Noiz? Abenduak 18, larunbata, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara
  • Non? Kultur Etxea (Oñati)
  • Prezioa? Dohainik
  • Izen-ematea? Oñatiko Jabetze Eskola (hemen klik egin)
    Jarduera hau Oñatiko Jabetze Eskolarekin batera antolatzen da.

Prestakuntza-emailea: Yayo Herrero

Hora

(Sábado) 10:30 - 19:00

Lugar

Kultur Etxea (Oñati)

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *