Tailerra: Jantzien konponketa

18mar10:0013:00Tailerra: Jantzien konponketa10:00 - 13:00 Udaletxe Zaharra (Goiko plazan)

Detalles del evento

Hiru orduko tailer honetan jantzien konponketa ohikoenak egiten ikasiko dugu modu praktiko batean. Arropagintzaren industriaren egoeraren inguruan gogoeta egiten dugun bitartean, oinarrizko teknikak ikasiko ditugu eta, ondoren, parte-hartzaile bakoitzak ekarri duen jantzia konpontzeari ekingo dio, hala nola, praken barrenak hartu, izter artean sortzen diren zuloak partxez estali, alkandorak estutu… Horretarako, beharrezkoak diren ezagutzak azalduko dira: oihala markatu, moztu, albaindu, plantxatu, josi…

Prestakuntza-emailea: Maddalen Agirre Loinaz moda diseinatzailea, moda jasangarrian eta formakuntzan espezializatua.

Hora

(Sábado) 10:00 - 13:00

Lugar

Udaletxe Zaharra (Goiko plazan)

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *