Umore feminista zure kontsumorako bira
Detalles del evento
Haiek sortutako hiru bakarrizketen bitartez, Belen Nevadok (Pinturas de guerra), Silvia Albert Sopalek (Hablando en serix) eta Elsa Ruizek (Machismo a tope de cobertura) beren ikuspegiak, umorez beterikoak, eskainiko dizkigute
Detalles del evento
Haiek sortutako hiru bakarrizketen bitartez, Belen Nevadok (Pinturas de guerra), Silvia Albert Sopalek (Hablando en serix) eta Elsa Ruizek (Machismo a tope de cobertura) beren ikuspegiak, umorez beterikoak, eskainiko dizkigute SETEM Hego Haizearen Indarkeria kontsumitzen dugu? aztelanaren emaitzen gainean. Hots, ironiaz, nork bere esperientzia pertsonalaren arabera, edertzeko produktuak, fikziozko telesailak edo aplikazio mugikorrak kontsumitzen ditugunean aurre egin ohi diegun indarkeria matxistaren egoerei ekingo diete.
ERMUA
Noiz? Azaroak 10, osteguna, 18:00ean
Non? Lobiano Kultur Gunea (Ermua)
Prezioa? Dohainik
Toki-erreserba? Izena ematea gomendagarria: 943 171 030 telefonoan
Jarduera hau Emakumeen Topalekuarekin batera antolatzen da.
IZARRA
Noiz? Azaroak 11, ostirala, ordua zehazteke
Non? Tokia zehazteke (Izarra)
Prezioa? Dohainik
Toki-erreserba? Zehazteke
BASAURI
Noiz? Azaroak 12, larunbata, 19:00etan
Non? Ibaigane Kultur Etxea (Basauri)
Prezioa? Dohainik
Toki-erreserba? Sarrera librea tokiak bete arte
Jarduera hau Sagarrak Talde Ekologistarekin batera antolatzen da.
OÑATI
Noiz? Azaroak 13, igandea, 19:00etan
Non? Santa Ana Aretoa (Oñati)
Prezioa? Dohainik
Toki-erreserba? www.onati.eus
Jarduera hau Oñatiko Udalarekin batera antolatzen da.
Artista gonbidatuak:
Belen Nevadok 1993an hasi zuen aktore ibilbidea, Arte Eszenkikoekin hiru urtez harremanetan egon ondoren, Elena Armengoden zuzendaritzapean hainbat ikuskizun eginez. 1996an La Seta Pasote izeneko punk-rock talde performatibo feminista sortu zuen Catherine Marsórekin batera. 1999an Detritus Teatrus kultur elkartea sortu zuen eta, besteak beste, Las punkis también lloran muntaia egin zuen. 2003an antzezle lanetan aritu zen Pikor Teatro taldean, Al fondo a la derecha eta Ellas Bailan Solas antzezlanetan. 2009tik tailerrak ematen ditu Ahalduntze Eskoletan, normalean Emakume Txokoan (Arrasate). 2020an, SETEM Hego Haizearen Umore feminista zure kontsumorako ekitaldian parte hartzeaz gain, Laia Eskolarekin kolaboratu du Sola en un bar bideoklipa eginez. Gidoilari, zuzendari eta antzezle bezala egin dituen lanik nabarmenak Ovarios verdes fritos, Confieso que he fingido, Levántate y mea de pie, Que corra la sangre eta Sofocos dira; azken hori, gaur egun ikusgai dago.
Silvia Albert Sopale sortzaileak bere konpainia sortu du, No es país para negras, eta horrek bere lehen ikuskizunetik hartu du izena; ikuskizun haren eskutik, Espainian zehar ibili da eta haren 150 emanaldi eman ditu. Alma alabarentzat erreferente bila ari izanak berau erreferente bilakatu du, afrikar ondorengoen komunitatearen barruan nahiz hortik kanpo. Afro-espainiarren eta afrikar ondorengoen Hibiscus elkarteko kide da, baita diasporako artistak biltzen dituen Colectivo Tinta Negra kolektibokoa ere. Periferia Cimarronas kooperatibaren bazkide sortzailea ere bada, Bartzelonan kulturgune bat kudeatzen duena. Bere lan sortzailea arrazismoaren aurkako mugimenduaren partaide dela aldarrikatzen du.
Elsa Ruiz jakintza-alor anitzeko artista da: komikoa, youtuber-a, irudigilea eta irrati eta telebistako kolaboratzailea. Bere YouTube kanalean Lost in Transition argitaratzen du, hots, asteko bideobloga, zeinean emakume trans gisako bere bizipenak eta iritziak eta LGTBIQ+ gizataldearekin loturiko gaiak partekatzen dituen. Frank Blancoren Vamos Tarde (Europa FM) irratsaioaren kolaboratzailea izan da Elsa Ruiz, baita Risto Mejideren Todo es Mentira (Cuatro) programarena ere. Bakarrizketak grabatu ditu programa hauetan: Phi Beta Lambda, La Resistencia (Movistar +) eta Comediants (À Punt).
Hora
10 (Jueves) 18:00 - 13 (Domingo) 20:30
Lugar
Ermua, Izarra, Basauri, Oñati