Tailer honetan bigarren bizitza bat emango diogu gure arropa erabiliari eta oihal afrikarrekin eta sormen handiarekin aberastuko dugu. Espazio horretan, jantziak eraldatzeaz gain, erabilitako oihal afrikarren esanahiaz eta
Tailer honetan bigarren bizitza bat emango diogu gure arropa erabiliari eta oihal afrikarrekin eta sormen handiarekin aberastuko dugu. Espazio horretan, jantziak eraldatzeaz gain, erabilitako oihal afrikarren esanahiaz eta jatorrizko herrialdeen lan-testuinguruaz hitz egingo da.
Ekarri zeure arropa (bakeroak, kamiseta…) eta eman bigarren bizitza beste arropa edo objektu bat bihurtuz (poltsa, kutxatila, mantala…). Ez da beharrezkoa aldez aurretik joskintzari buruzko ezagutzarik izatea. Asmoa taldearengandik ikastea da elkarlanean, eta tailerrak irauten duen 6 orduetan gure gustuko jantzi bat lortzea.
Noiz? Apirilaren 11n, ostirala, 17:00etatik 20:00etara, eta hilaren 12an, larunbata, 10:30etatik 13:30etara.
Non? Salburua GE (Gasteiz)
Prezioa? Doan
Izen-ematea? Formularioa
Noiz? Apirilaren 15ean, asteartea, 17:30etatik 20:30etara.
Non? Iekora
Prezioa? Doan
Izen-ematea? 634 408 927
Entretanto Entretente – Bitartean Jolasean taldearekin antolatutako jarduera.
Prestakuntza-emailea:
Beltxa Modou Faye Ndir-en izen artistikoa da. Jostuna, musikaria, artista, aktibista senegaldarra eta Afrika United Nafarroako kidea. Fusio moda eta Europako moda elementu afrikarrak gehituta lantzen ditu, era artisau batean.
11 (Viernes) 17:00 - 15 (Martes) 20:30
Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestro sitio web. Si continúa navegando asumiremos que está de acuerdo con nuestra política de cookies.
AceptoPolítica de privacidad