Ongarriak: gure lurralderako erronkak eta konponbideak

23sep09:3014:00Ongarriak: gure lurralderako erronkak eta konponbideakNekazariei zuzendutako jarduera09:30 - 14:00 Zalduondoko udaletxea

Detalles del evento

Une zaila da lehen sektorearentzat. Errusiaren eta Ukrainiaren arteko gatazkak sortu dituen tentsioen ondorioz, erregai fosilekiko mendekotasuna handitu da, eta, hortaz, gaur egungo nekazaritza- eta abeltzaintza-ereduaren zaurgarritasuna ere bai. Krisi energetiko hura antzeman zitekeen azken hamarkadan eta, erregaiaren prezio handiari eragin ez ezik, zuzenean lotzen da ongarrien eskuragarritasunarekin eta ustiapenak mantentzea bideragarri egiten duten prezioak eskuratzearekin.

Posible da gure ingurune kanpotik datozen sargaien mendekotasunik ez duen ekoizpen-eredurik garatzea? Zer teknika eta maneiu dira egoki hori lortzeko? Garatu ahal dugu gure lurraldean? Zer zailtasun ditu aukera horrek?

Jardunaldi honetara gonbidatzen zaituztegu, gai horiei buruz gogoeta egiteko, beste toki batzuetako esperientziak ezagutzeko eta gurean nola garatu ahal ditugun planteatzeko. Horretarako, Arabako Foru Aldundiaren garapenerako lankidetza-zerbitzuaren eskutik, Sustraiak Habitat Design kooperatibaren, Medellíngo (Kolonbia) Penca de Sábila erakundearen eta Ricardo Manso Burgoseko nekazariaren esperientziek lagunduko gaituzte. Ricardo Manso, nekazaritza estentsibo arruntetik abiatuta, ekoizpen-eredu dibertsifikaturanzko eraldaketa egiten ari da.

Hora

(Viernes) 09:30 - 14:00

Lugar

Zalduondoko udaletxea

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *