Mahaingurua: Bertoko haziak: aniztasuna, jakintza eta zaporeen berreskuratzea Euskal Herrian eta El Salvadorren (gazteleraz)

27oct18:3020:00Mahaingurua: Bertoko haziak: aniztasuna, jakintza eta zaporeen berreskuratzea Euskal Herrian eta El Salvadorren (gazteleraz)18:30 - 20:00 Montehermoso

Detalles del evento

Lurralde bakoitzera egokitutako haziak eskuratzea oinarrizkoa da baserritarrek, gero eta zailagoa den testuinguru klimatiko batean, elikagai osasuntsu eta iraunkorrak ekoitzi ahal izateko. Hala ere, multinazional gutxi batzuek haziak kontrolatzen dituzte, eta elikadura bezalako oinarrizko behar bat irabazi handiko merkatu bihurtu dute. Topaketa honetan ulertuko dugu haziek garrantzi handia duela, hain txikiak izan arren, eta zertan datzan landa lanari lotutako aniztasun naturala eta kulturala berreskuratzen duten sare eta proiektuen lana. Gainera, euskal eta salvadortar errealitateen arteko puntu komunak bilatuko ditugu.

Noiz? Urriak 27, osteguna, 18:30ean.
Non? Montehermoso Jauregia, Betolaza aretoa (Gasteiz).
Prezioa? Dohainik.

Parte-hartzaileak:

Silvia Mirandak ekonomia sozial eta solidarioko eta generoko proiektuak garatzen ditu REDES erakundean – Fundación Salvadoreña para la Reconstrucción y el Desarrollo. Fundazio honek hiru hamarkada daramatza egoera ahulenean dauden nekazariekin lanean, hainbat eremutan: familien eta komunitateen elikadura-subiranotasunerako gaitasun agroekologikoak garatzea, emakume, haur eta gazteen prestakuntzarako, partaidetzarako eta ekintza eraginkorrerako espazioak indartzea, ekonomia sozial eta solidarioko ekimenak garatzea, etxebizitza eta gune komunitario duinen eskuratzea, besteak beste.

Joseba Ibargurengoitia Gascó, Euskal Herriko Hazien Sareko dinamizatzailea. Irabazi-asmorik gabeko elkarte honek 26 urte baino gehiago daramatza tokiko euskal barietateak ikertzen, kontserbatzen, zabaltzen eta balioesten. Landutako biodibertsitatearen alde lan egiten du, batez ere barazkiekin, fruta-arbolekin, zerealekin eta bazka-lekadunekin. “Resembrando e Intercambiando estatuko Hazien Sareko kidea da, bai eta “Let’s Liberate Diversity” Europako Hazien Sareko kidea ere. Gasteizen du egoitza sozial nagusia, hazi-biltegi bat Olarizuko Lorategi Botanikoan eta fruta-haztegi bat Basaldean (Abetxuko). Bere proiektu ugarien artean Euskal Laborantzako Biodibertsitatearen Zentroa nabarmentzen da, mikrodokumental batean azaldu dutena.

Hora

(Jueves) 18:30 - 20:00

Lugar

Montehermoso

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *