Irakurketa dramatizatua: Chipko, Q-ars Teatre (gazteleraz)
Detalles del evento
Mendebaldeko kultura naturatik aldendu da. Gizakiok iparra galdu dugu. Edertasuna sortzeko gaitasuna hura suntsitzeko gaitasunarekiko zuzenki proportzionala da. Suteek, baso-mozketa masiboak, ibai eta ozeanoen kutsadurak, lurraren ustiapenak, basamortutzeak…
Detalles del evento
Mendebaldeko kultura naturatik aldendu da. Gizakiok iparra galdu dugu. Edertasuna sortzeko gaitasuna hura suntsitzeko gaitasunarekiko zuzenki proportzionala da. Suteek, baso-mozketa masiboak, ibai eta ozeanoen kutsadurak, lurraren ustiapenak, basamortutzeak… ondorio zuzenak dituzte gure bizitzetan, eta suntsitzailea izan daiteke belaunaldi berrientzat.
Hala eta guztiz ere, Chipko iluntasuna zeharkatzen duen bidaia argitsua da, eta itxaropena itzultzen digu emakume ausarten istorioen bidez: zuhaitz-okupak, zuhaitz-besarkatzaileak, zuhaitz-landatzaileak… guztiek arriskatu zuten bizitza guztion ongizatearen alde. Paradisua salbatzeko. Eta ulertarazi digute ingurumen-borroka ezin dela bereizi borroka feministatik, ez arrazakeriaren aurkako borrokatik.
Zuzendaria: Daniela Feixas
Antzezleak: Anna Güell y Tània Banús
Konpainia: Q-ars Teatre
- Noiz? Otsailak 13, osteguna, 20:30ean
- Non? Teilafabrika (Donostia)
- Prezioa? Dohainik
- Toki erreserba? Formularioa
- Jarduera hau Teilafabrikarekin batera antolatzen da.
- Noiz? Otsailak 14, ostirala, 18:30ean
- Non? Emakumeen Etxea (Vitoria-Gasteiz)
- Prezioa? Dohainik
- Toki erreserba? 010 | Gizarte Etxeak | www.vitoria-gasteiz.org/escuelafeminista
- Jarduera hau Gasteizko Emakumeen Jabetze Feministarako Eskolarekin batera antolatzen da.
- Noiz? Otsailak 15, larunbata, 19:00etan
- Non? Ibaigane K.E. (Basauri)
- Prezioa? Dohainik
- Toki-erreserba? Formularioa
- Jarduera hau Sagarrak Talde Ekologistarekin batera antolatzen da.
Hora
13 (Jueves) 20:30 - 15 (Sábado) 21:00