Ikastaroa: baso autoktono bat sortzen

05nov(nov 5)10:0026(nov 26)13:00Ikastaroa: baso autoktono bat sortzen10:00 - 13:00 (26) CC Basozelai

Detalles del evento

Hiri-ingurunean, hiriko periferian edo landa-ingurunean baso autoktono bat modu ekologikoan sortzeko interesa duten pertsonei -16 urtetik gorakoei-, kolektiboei eta entitateei zuzenduko zaie ikastaroa. Ez da beharrezkoa ezagutzak izatea parte hartzeko, gogo betez etorri behar da bakarrik. Lau saioak 10:00etatik 13:00era bitartean izango dira Basozelai zentro zibikoan zein Iruaretxeta Mintegian. Izena eman daiteke dohainik eta, horretarako, bilbao@setem.org helbidera idatzi beharko da. Tokiak mugatuta daude.

Lau saio teoriko eta praktikoz osatutako ikastaroa Basaurin. Azaroko lau larunbatetan (5ean, 12an, 19an eta 26an) izango da, eta Birika Permakultura elkarteko Jurgi Uriartek emango du.

Informazio gehiago nahi izanez gero sartu hemen.

Hora

5 (Sábado) 10:00 - 26 (Sábado) 13:00

Lugar

CC Basozelai

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *