Erakusketa: "Kontzientzia sortuz: ehungintzaren industriako joerak haustea"

12abr(abr 12)08:0002may(may 2)21:30Erakusketa: "Kontzientzia sortuz: ehungintzaren industriako joerak haustea"VITORIA-GASTEIZ(abril 12) 08:00 - (mayo 2) 21:30 Centro Cívico El Pilar Gizarte Etxea

Detalles del evento

Erakusketa hau bisitatzen duenak ehungintza-industria globalaren egituraren harietatik “tira” egin ahal izango du, jantzi baten bizitzaren etapa bakoitzaren atzean ezkutatzen diren ingurumen-inpaktua eta lan-ustiapena agerian jarriz. Ikus-entzunezko esperientzia bat da, modaren atzean dagoenaz jabetzen laguntzeaz gain, aldaketa-eragile bihurtu nahi gaituena gogoeta eta parte-hartzea sustatzen duten joko interaktiboen bidez. Ibilbidearen amaieran, erakusketak aldaketa-proposamenak eskaintzen dizkigu, gure eguneroko bizitzan eta kontsumo-ohituretan aplika ditzakegunak, arropa-ekoizpen etikoagoa eta iraunkorragoa sustatzeko.

Noiz? Apirilaren 12tik, ostirala, maiatzaren 2ra, osteguna, 08:00etatik 21:30era.
Non? El Pilar Gizarte Etxea, erakusketa gela (Vitoria-Gasteiz)
Prezioa? Dohainik
Toki erreserba? Sarrera librea

Sortzaileak:

SETEM Hego Haizea eta Arropa Garbia Kanpaina  <www.ropalimpia.org>. Arropa Garbia Kanpaina nazioarteko sarea da, GGKEz, sindikatuz eta kontsumitzaileen erakundeez osatua, jantzigintzaren industria globaleko langileen baldintzak hobetzeko lan egiten duena.

Hora

Abril 12 (Viernes) 08:00 - Mayo 2 (Jueves) 21:30

Lugar

Centro Cívico El Pilar Gizarte Etxea

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *