Datorren larunbatean, maiatzak 10, 10:30etatik 14:00etara Donostiak Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna ospatuko du, Gipuzkoa Plazan.
Aurten ere, hirian bidezko merkataritza sustatzen dugun elkarteen taldeak jai-merkatu txiki hau prestatu dugu: elikadura, kosmetika, arropa… Besteak beste, Clown kaleetatik, Txotxongilo tailerra, Zentzuen espazioa (espazio berria) eta produktu saski baten zozketa izango dira.
Zure zain gaude!
- Noiz?: Maiatzak 10, larunbata 10:30etatik 14:00etara
- Non?: Gipuzkoa Plazan
- Antolatzailea: Donostiako Bidezko Merkataritza taldea.