Tailerra: Argi-kutsadura. XXI. mendeko ingurumen-, energia- eta kultura-erronka

27ene17:3020:30Tailerra: Argi-kutsadura. XXI. mendeko ingurumen-, energia- eta kultura-erronka17:30 - 20:30 Vitoria-Gasteiz, Casa de Asociaciones Simone de Beauvoir

Detalles del evento

Tailer honetan ulertuko dugu gaueko gehiegizko argiztapen artifiziala (justifikatu gabea) ingurumen-kutsaduratzat hartu behar dela, zarata edo gas kutsatzaileen emisioa bezala. Haren ondorio kaltegarriei buruz gehiago jakingo dugu, zeru izartsua ezin ikusteaz haratago (pertsona guztien eskubidea dena): giza osasunaren, ingurumenaren, animalien eta landareen biziraupen-gaitasunaren narriadura, eta baita energiaren erabilera irrazional eta justifikaziorik gabea ere. Kontrolik gabeko argiztapen artifiziala mugatzeak funtsezko alderdia izan behar du klima-aldaketarekin konprometituta dauden udalerrien kultura berrian. Tailerrean xehetasunez eta modu praktikoan ikusiko dugu zer aukera eskaintzen dizkigun teknologiak kanpoko argiteriaren kudeaketa hobetzeko, eta nola aplika daitezkeen gure hirian.

Noiz? Urtarrilak 27, ostirala, 17:30etik 20:30era
Non? Simone de Beauvoir elkarteen etxea (Vitoria-Gasteiz)
Prezioa? 5 € (SETEMeko kideak dohainik)
Izen-ematea? Formularioa

Prestatzailea:

Susana Malón fisikari, astronomo eta zientzia-dibulgatzailea da, argi-kutsaduraren arloan espezializatua. 20 urte baino gehiagoko esperientzia du argiteria publikoaren, argi-kutsaduraren eta gaueko ingurunearen eta zeruaren babesaren arloan.

Informazio gehiago hemen.

Hora

(Viernes) 17:30 - 20:30

Lugar

Vitoria-Gasteiz, Casa de Asociaciones Simone de Beauvoir

Submit a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *