otsaila, 2023
12urt(urt 12)1:00 am06ots(ots 6)11:59 pmIzen emateak: Latinoamerikan elkartasun-auzolandegiak
Ekintzaren zehaztasunak
Zabalik dago SETEMen elkartasun-auzolandegietan izena emateko epea! Beste uda batez, nazioarteko lankidetzara eta elkartasunera hurbiltzeko esperientzia hau antolatuko dugu Guatemala, Kolonbia, El Salvador eta Ekuadorko tokiko erakundeekin batera. Hilabete bat
Ekintzaren zehaztasunak
Zabalik dago SETEMen elkartasun-auzolandegietan izena emateko epea! Beste uda batez, nazioarteko lankidetzara eta elkartasunera hurbiltzeko esperientzia hau antolatuko dugu Guatemala, Kolonbia, El Salvador eta Ekuadorko tokiko erakundeekin batera. Hilabete bat edo bi iraungo du, hurrengo uztailean eta/edo abuztuan.
Izena eman otsailaren 6ra arte esperientzia hau prestatzeko hasierako jardunaldian parte hartzeko.
Inaugurazio eguna otsailaren 11n izango da, Gasteizko Simone Beauvoir elkarteen etxean, eta bertan parte hartzeak 20 euroko kostua du (janaria barne). Komeni da aipatzea jardunaldi honetan parte hartzeak ez dizula Elkartasun auzolandegien gainerako prozesuan parte hartzeko konpromisorik ematen.
Irakurri hemen informazio gehiago.
Ordua
Urtarrila 12 (Osteguna) 1:00 am – Otsaila 6 (Astelehena) 11:59 pm
03ots7:30 pm9:00 pmEnergiarekin ekin bertso saioa
Ekintzaren zehaztasunak
Gaur egungo krisi klimatiko eta sozialari aurre egiteko, ezinbestekoa da egungo sistema ekonomikoa sistema jasangarri eta bidezko batean bihurtzea. Aldaketa horren oinarrizko elementu bat trantsizio energetiko bidezkoa eta demokratikoa da.
Ekintzaren zehaztasunak
Gaur egungo krisi klimatiko eta sozialari aurre egiteko, ezinbestekoa da egungo sistema ekonomikoa sistema jasangarri eta bidezko batean bihurtzea. Aldaketa horren oinarrizko elementu bat trantsizio energetiko bidezkoa eta demokratikoa da. Izan ere, energia-ereduak gizarte ahalduntzea ahalbidetu behar du, eta ingurumenean ahalik eta kalte txikien eragin.
Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Miren Artetxe, Unai Agirre, Eli Pagola eta Eñaut Martikorena bertsolariekin energiaren esparruan kontsumo konsziente, arduratsu eta eraldatzailea sustatzen saiatuko gara.
Doako sarrera lekuak agortu arte.
Ordua
(Ostirala) 7:30 pm – 9:00 pm
Tokia
Añorgako Antzoki Zaharra