Zein ondorio ditu jaten dudanak?

28/Iraila/2017 | Noticia

Justuagoa, iraunkorragoa eta osasuntsuagoa den elikadura baterako kaleko esperientziekin jardunaldian parte hartuko dugu Zentzuz Kontsumitu patzuergotik. Urriaren 5ean izango da, arratsaldeko 16.45etik 19.45etara, Laudioko Kultur Etxean, Etxea Nagusia, 1. solairuan.

Helburuak:
– Martxan dauden esperientzien bidez, gure ahalbideen baitan dagoenaren inguruan hausnartu, justuagoa, iraunkorragoa eta osasuntsuagoa den bestelako elikadura eredu bat eraiki ahal izateko.
– Elikadura subiranotasun kontzeptura hurbildu, herriek euren elikadura eta ekoizpen sistemaren inguruan erabakitzeko duten eskubide bezala ulertuz. Baita elikagai nutritiboetara sarbidea izateko eskubidea ere, kulturalki egokiak, eta eskuragarriak eta era iraunkorrean ekoiztutakoak.
– Gure elikadura ereduan aldaketek txirotutako herrialdeetako ekoizleetan izan dezaketen eragina aztertzea.
– Talde, erakunde eta interesa duten pertsonen arteko aliantzak sortu.

Norentzat:
– Ekoizleak, nekazariak, abeltzainak, etab.
– Sektoreko elkarteak, kontsumo taldeak nahiz enpresak.
– Sektorearekin lotura duten instituzio nahiz erakunde publikoak.
– Gaian interesa duten partikularrak.

Parte-hartzaileak:
– BioAlai, Kontsumo ekologikoaren elkartea
– Yago Calbet, elikadura subiranotasun osoko esperientzia Cardedeun (Katalunia)
– EHKOlektiboa, Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa
– Nerbioi Goienako Elikadura Kontseilua
– Mugimundurekin ondorio antzerkituak

Izen-emateak irailaren 29ra arte izango dira. Plaza kopurua mugatua da. Informazio gehiago: araba@ongdeuskadi.org / 945 28 07 45

Antolatzaileak: Euskadiko GGKEen Koordinakundea/Zentzuz Kontsumitu
Laguntzaileak: Arabako Foru Aldundia/Laudioko Udala/Zabaia Aiara Haraneko Landa Garapenerako Elkartea

Egitaraua euskarazEgitaraua euskaraz