Datorren ostiralean, hilak 22, daramatzagun jantziak zein baldintzatan ekoiztu diren gertuagotik ezagutzeko parada izango dugu. Horretarako, Donostiako Emakumeen Etxera (Okendo Kalea, 9) gonbidatzen zaitugu, 19etan, eta han Moly Sánchez abokatuaren eta Cecilia Campos etxez-etxeko brodatzaile ohiaren esperientziak elkarbanatuko ditugu. Biak El Salvadorren Setemeko elkarte kide den Mujeres Transformando elkartekoak dira.
El Salvadorreko makiletan lan egiten duten emakumeen giza eta lan eskubideen alde lan egiten duten aktibista horiek parte-hartuko duten eztabaidaz gain, Las costuras de la piel dokumentala emango da, No dust films produktorearena.
Zure zain egongo gara!