Zatoz gurekin Korrikara!

24/Martxoa/2017 | Noticia

Oraingo honetan gurekin kirola egitera animatzen zaitugu! Egia esan, kirola baino, gure euskararekiko konpromisoa eta babesa erakutsi nahi dugu 20. Korrikan, eta kilometro bat erostea erabaki dugu, Gasteizko sarrerara ailegatzean, apirilaren 30ean. SETEMeko boluntariotzan sortu zen ideia, gure erakundearen barruan euskararen erabilpena sustatzeko neurrien artean. Euskararen normalizaziorantz aurrera pausu bat emateko aitzaki ederra, ezta?

Xede honetarako diru-bilketarekin hasi gara. Beraz, ahal duzun zenbatekoarekin parte hartu nahi baduzu, ondoko kontu zenbakiak dituzu laguntzeko. Transferentzia egiterakoan, jarri kontzeptuan “IZENA + DONAZIOA KORRIKA”.

Triodos: ES44 1491 0001 2020 0444 7229
Laboral Kutxa: ES76 3035 0142 29 1421051491

Bilketan parte hartuko dugunon artean KORRIKAren lekukoa eramateko zozketa egitea pentsatu dugu. Nolanahi ere, gurekin korri egitera animatzen zaitugu!

Kilometro zenbakia: 23a

Lekua: Bergarako Atea, 44. Urteaga enpresa. Gasteiz.

Eguna: martxoaren 30ean

Ordua: 19:09 (15 minutu lehenago joan)
 

Mila esker eta laister arte! TIPI TAPA TIPI TAPA KO-RRI-KA!!