Yayo Herreroren hitzaldia: Desobeditu eta eraiki

23/Apirila/2018 | Noticia

Datorren asteazkenean, hilak 25, arratsaldeko 19etan Yayo Herrero entzuteko aukera izango dugu Donostiako Emakumeen Etxean, eta zu etortzea nahi dugu. Ospe handiko ekintzailearekin biltzeaz gain, estatuaren gastu militarrei uko egiteko tresna bat ezagutaraziko dugu, eragozpen fiskala errenta-aitorpenean hain zuzen ere.

Hitzaldi hori orain arte eragozpen fiskala sustatzeko 13 erakundek gauzatu ditugun hainbat ekintzetara batuko da, esaterako, Arcadi Oliveresekin hitzaldiak Gasteizen eta Bilbon edo aurreko apirilaren 14an Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egin genuen kale-ekintza.

Etorri Yayo Herrero entzutera… desobeditu eta eraiki!

Informazio gehiagorako, www.eragozpenfiskala.org bisitatu.

Eragozpen fiskalaren aldeko kale-ekintzaEragozpen fiskalaren aldeko kale-ekintza