V. Gasteizko Truke Azoka

17/Abendua/2013 | Noticia

Abenduaren 22an, domeka, goizeko 11.00etatik 14.00etara 5.garren Truke Merkatua izango da Gasteizeko Landatxo Kiroldegian. Intermon Oxfam, Emaus, Instituto Jane Goodall y Setemgatik antolatua.

Kontsumo jasangarriaren aldeko ekimen bat da eta bostgarren aldiz antolatzen da. Herritarrei erostea ez den beste aukera batzuetara bultzatzea du helburu; konpontzea, berrerabiltzea eta elkaraldatzea.

Truke Merkatuaren erakunde antolatzaileak elkartukaketa sustatu nahi dugu Gasteizen. Uste baitugu gauza askoren bizitza luzatu dezakegula guk erabiltzen ez dugun hori beste batuei uzten. Bestalde, taldekako kontsumora, solidaritatera eta ingurunearekiko erantzunkizunera gerturatzea sustatu nahi da. Gizarteak duen kontsumorako kultura alde batera uztea eta orain arte modu errazean bota ditugun ondasunak oraindik erabilgarri izan daitezkeenaren inguruan ausnartzea.

Guzti hau dela eta, truke merkatua elkartrukerako leku bat bezala ulertzea ezinbestekoa da, eta ez hondakinen gune bezala. Hori dela eta garrantzitsua da eramaten diren objektuak garbi eta egoera onean egotea.

Gunea gutxi gora behera, 2 m2ko zenbakitutako postuetan banatuta egongo da. Bertan, herritarrek elkartrukatzea nahi dituzten gauzak jar ditzaten. Objektuak beste objektu batzuengatik, denboragatik edo zerbitzuengatik aldatu ahalko dira.

Trukearen postua lortzeko ezinbestekoa izango da egunean bertan ‘ El Campillo’ polikiroldegiko sarreran izen ematea; izena, telefonoa eta helbide elektronikoa emanez. Izen ematearekin batera postuari dagokion zenbakia emango da. Jasotako datu pertsonalak etorkizunean egingo diren truke merkatuen berri emateko erabiliko dira.

Parte hartzaileak merkatua amaitzean elkartrukatu ez diren objektuak eramateaz arduratuko dira.

Trukaketa ekintzaz gain, Jane Goodall institutuak erabilgarriak ez diren mugikorrak batzeko gune bat jarriko du. Koltana eta beste material kutsakor batzuk berziklatzeko eta bide batez, Afrikaren alde fondoak batzeko.

Erakunde bultzatzaileak, herritarrei truke merkatuan modu askean parte hartzera bultzatzen die, modu autonomoan funtzionatu dezan. Honela, etorkizunean ez da inongo erakunderen bitartekaritzarik beharko.

Prozedura erraza da:

  • Lehenengo, egun horretan bertan, izena eman beharko da eta leku bat emango zaizue zuen gauzak utzi eta merkatuan jendearekin elkar trukatzeko.
  • Goizean zehar edozein ordutan joan zaitezke, trukaketa objektuengatik edota denbora edo zerbitzuengatik aldatu ahal izango dira. Trukaketa zuzena izango da ( pertsonaz pertsona)
  • Bakoitzak objektuak erakusteko beharrezkoa den materiala eraman beharko du ( mahaia, manta etab)
  • Ekintza amaitzean bakoitzak trukatzea lortu ez duena bueltan eraman beharko du.
  • Eta gogoratu, trukaketa ekintzaz gain, Jane Goodall institutuak erabilgarriak ez diren mugikorrak batzeko gune bat jarriko du. Koltana eta beste material kutsakor batzuk berziklatzeko eta bide batez, Afrikaren alde fondoak batzeko.
  • Berri gisa, lokolokaren lankidetza jasoko dugu, truke-bizikletak egiteko eta horiek konpontzeko. Gainera, Bookcrossing puntu bat egongo da.