Usurbilen, “The true cost” dokumentalari buruzko bideoforuma

07/Urria/2015 | Noticia

Datorren ostiralerako, urriak 9, Usurbilen parte-hartuko dugun bideoforumera gonbidatu nahi zaitugu, Sutegia Kultur Etxean arratsaldeko 18etan. “The true Cost” (96min) film-dokumentala proiektatuko dugu eta, ondoren, Arropa Garbia kanpainari buruz hitz egiteko aukera izango dugu.

Filmean, modak guregan duen inpaktua ikusi ahal izango dugu, eta, bide batez, pentsarazten jarriko gaitu zein dagoen ekoizpen guztiaren atzean. Ondoren azalpentxo bat emango da, eta marken esplotazioaz aritzeaz gain, kontsumo arduratsu baten alde, trukearen alde eta bertakoa kontsumitzearen alde zertzeladak ere emango dira.

Proiekzio honekin, SETEMek eta Emakumeen Mundu Martxak ‘Bi txoriburu‘ proiektuari jarraipena ematen diote. Proiektuak bertako diseinatzaileen arropa modu jasangarrian kontsumitzea eta herritarrak arropa marka handiek egiten duten minaz konturaraztea dauka helburu. Bertan #SoldataDuinak kanpainaren aldeko sinadurak biltzen jarraituko dugu: http://livingwagenow.eu/es

Noiz: urriak 9, 18etan
Non: Usurbilgo Sutegi Kultur Etxean

http://kultura.usurbil.net/eu/agenda/602-the-true-cost-film-dokumentala-hitzaldia-emakume-jostunen-baldintzak