Euskal Herrian Merkataritza Librerako Akordio Trasatlantikoari ez.
Zenbait sindikatu, alderdi politiko eta eragile sozialak, euren artean SETEM Hego Haizea eta Euskadiko GGKEen Koordinakundea, ezetz diote Merkataritza Librerako Akordio Trasatlantikoari `Euskal Herrian TTPI-ari ez!´ kanpainaren bidez.
TTIPak, AEB eta EB arteko itun trasatlantikoak, inongo muga zein kontrolik gabeko merkatu bakarren sorrera helburu du. Honetarako, egun EB zein estatuak neoliberalismoaren aurrekada gelditzeko dauzkaten arau apurrak deuseztuz. Honek, herritarron zein herrion eskubideen murrizketa suposatuko du, ingurugiroan, enpleguan, sektore publikoan, osasungintzan, inbertsioan edo komertzioan are eta egoera larriagoak sortuz, herritarron eskubideen ikuspegitik.
Kanpainaren informazioa eta mobilizazioak
