Gaur eguneko egoera, bere kausak eta bere ondorioak analizatzeko asmoz, bihar eta etzi, Montermoso Kulturunean jarduerak egingo dituzte. Gainera, kontsumo alternatibak azalduko dituzte. PEC kolektiboak antolatuko dute. Asteazkenean, Setem Hego Haizeak (Zentzuz Kontsumitu barruan) zinema-foruma dinamizatuko du.
Azken hamarkadetan hirien eta bertako eremuen erabileren eraldaketa-prozesuak bizitzen ari gara. Komunitatearen gehiengoa ohartu gabe gertatzen diren aldaketa horiek, ordea, inpaktu larria eragiten dute pertsonek ingurunearekin duten sozializazio-prozesuetan eta, beraz, baita haien bizimodu eta ohituretan ere. Mundu guztiko hiri-ekonomien benetako berrikuntza sortu duten produkzio eta banaketa moduetan izandako aldaketak gehitu behar zaizkio horri.
PEC kolektiboak Madrilgo San Fernando handizkako merkatuan egindako lanaren adibidetik eta Zentzuz Kontsumituko esperientziatik, egungo nekazaritzako elikagaien sistemaren, kontsumo-ereduen eta eremu publikoen defentsarako hiritarren ekimenen egoerari buruzko hausnarketarako eta eztabaidarako gune irekia planteatu dugu. Gure esperientziatik abiatuta, esperientziak partekatuko dituzten eta etorkizunean lan egiteko lan-ildoak aktibatuko dituzten kolektiboen sarea sortu nahi dugu.
Abenduak 4, 19:00etan.
-
Topaketaren aurkezpena.
-
San Fernando Merkatuaren berrikuntza. PECren proiektuaren azalpena eta aurkezpena: eraikuntzan jarrita.
-
Ongizatearen merkatu delakoaren egoerari buruzko eztabaida-mahaia: elikadura-merkatuak, elikadura-burujabetza, baratze-sareak, kontsumo-ohiturak…
Abenduak 5, 19:00etan.
-
Film laburren proiekzioa eta, ondoren, SETEM Hego Haizeak dinamizatutako eztabaida.
El Ultimátum Evolutivo. 10’24’’
Pablo Llorens-ek zuzendua SETEM Comunitat Valencianarentzat. Setemius irakasleak “Grandes Documentales Marcianos” programan aztertutako “Homo consumus” eta “Homo responsabilus-en” arteko dilema.
Talla 38. 3’46’’
Arropa Garbia kanpaina – SETEMek “Talla 38” film laburra aurkeztuko du. Zenbaki hori Bangladesheko jantzigintzako langilearen hileko soldata (eurotan) da gutxi gorabehera, baita modako enpresa handien produktuez “gozatu” ahal izateko tailarik handiena ere.
La Cesta de caperucita. 20’ 21’’
Gasteizko Zentzuz Kontsumitu-Consume con Sentido proiektuak zuzendua. Bazen behin Txano Gorritxo Gasteizen. Bazen behin bere ama, lanaldi hirukoitzagatik ezertarako denborarik ez zuena. Bazen behin apirilak 22, Amalurraren eguna eta amonaren urtebetetzea. Bazen behin La Caverna, publizitate engainagarrizko basoa. Bazen beti Kontsumo otsoa. Bazen behin Jakinduria amona. Baziren behin amonaren lagunak eta aliatuak.
Behin Elikadura-burujabetza eta Bidezko merkataritza elkartu ziren kooperatiban, Txano Gorritxoren saskian.
La opción que falta … SOBERANÍA ALIMENTARIA. 4’13’’.
Ekoizlea: Attac TV. Nekazaritzako Politika Bateratuaren (NPB) erreforma abian da. Prezio lehiakorreko kalitate baxuko elikagaietan oinarritutako elikadura-sistema eutsiezina bultzatzea erabakitzen duten Europako erakundeak. NPB aldatzea funtsezkoa da elikadura-burujabetza lortzeko; ingurumena eta bioaniztasuna jendearen probetxuaren aurretik jartzen duen aukera. Lehiakortasunaren aurrean elkartasunaren eta lankidetzaren alde egiten duen aukera.