TOPAKETA: ‘Smartphonak, tarifa finkoa Giza Eskubide eta jasangarritasunean? Alternatibak daude!’

30/Maiatza/2018 | Noticia

Datorren ekainaren 6an, arratsaldeko 19:00etan, gure bizitzetan gero eta garrantzitsuago bihurtzen ari dira smartphoneen inguruko mahai ingurua izango dugu Gasteizko Goiuri Jauregian. ‘Smartphonak, tarifa finkoa Giza Eskubide eta jasangarritasunean? Alternatibak daude!’ izenburupean, telefonia sostengarriaz arituko gara bertan, mugikorren ekoizpenaren atzean ezagutzeko asmoarekin, eta ingurumena eta giza eskubideak errespetatzen dituzten alternatibak badaudela baieztatzeko.

Horretarako Gatazkarik Gabeko Teknologia Alboan GKEko kanpaina, eta Izarkom eta Faiphone erabiltzaileen komunitatearen alternatibek parte hartuko dute. Hori, Balio Faktoriak ekainean teknologia jasangarri eta arduratsuari buruzko lehenengo jarduera izango da.

Nor dira?
Gatazkarik Gabeko Teknologia ALBOAN GKEko kanpaina bat da, eta haren asmoa da ezagutzera ematea mugikorrek, tabletek eta ordenagailuek Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko gerrarekin duten lotura.

Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboa da, Euskal Herrian azpiegitura telematiko zein telekomunikazio zerbitzuen gaineko burujabetzarantz bidea egiten joateko.

Fairphone gailu elektroniko bidezkoagoak lortzearen aldeko pertsonen eta erakundeen mugimendua sortzen ari den enpresa soziala da. Bere xedeen artean telefonia mugikorraren produktuen ekoizpen moduak aldatzea ere badago.

Animatu, gure smartphonen kontsumoaren bidez errealitate justoago sortu ahal dugula deskubrituko duzu. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.

– Begiratu teknologia jasangarri eta arduratsuri buruzko Balio Faktoriaren jarduera gehiago HEMEN