Tipi-Tapa: bizimodu jasangarrietarantz dokumentalaren bideoforumak Donostian eta Gasteizen

16/Martxoa/2017 | Noticia

Martxoaren 29an, asteazkenean, Zentzuz Kontsumitu Gasteizko kontsumo arduratsurako sarearen eskutik bideoforum batera gonbidatu nahi zaitugu. Kontsumoak gutxiagotuz jasangarriagoak diren bizimoduetaruntz hazi izenburupean hainbat jarduera antolatu dira, Gasteizen BioAlai elkarteak duen egoitzan (Txalaparta kalea, 23).

Kale ekintza batekin hasiko dira jarduerak, arratsaldeko 17etan. Las kapritxosas clown taldeak ikuskizuna eskainiko du, eta 18etan Tipi-Tapa: bizimodu jasangarrietarantz dokumentala emango da. Zentzuz Kontsumituz-ek hilabete bakoitzeko azken asteazkenean antolatzen duen “Asteazkenak elikadura subiranotasunaren alde” zikloaren barruan kokatzen dira jarduerak.

Egun batzuk lehenago, martxoaren 24an, dokumentalaren beste emanaldi batean parte hartuko dugu Donostian, Saretuz sareak antolatuta. Loiolako Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 18:30etan, eta eztabaidan mintzatuko da SETEMeko kidea den Edurne Pujana, filmean agertzen direnetako protagonista bat.

Dokumental horren emanaldiak Desazkundea eta Bizitze ona sareak abiatutako Tipi-Tapa aurrera bagoaz kanpaina antolatzen ari da. Zure zain egongo gara!

HEMEN dokumentalaren emanaldien eta tokien informazio guztia

Zentzuz Kontsumitu-ren Asteazkenak Elikadura subiranotasunaren aldeZentzuz Kontsumitu-ren Asteazkenak Elikadura subiranotasunaren aldeDokumentala DonostianDokumentala Donostian