Tailerra: Bermeen Sistema Partehartzaileak. Elikadura Burujabetzarako tresna bat

04/Urria/2016 | Noticia

Datorren astelehenean, urriak 10, Bermea Sistema Partehartzaileak (SPGak) edo konfiantza bermeak izango ditugu mintzagai antolatuko dugun tailer batean. Tokian tokiko merkatua sustatzeko tresna moduan, nahiz produktu ekologikoen ekoizle eta kontsumitzaile elkarteen arteko zirkuito ekonomiko laburrak indartzeko tresna gisa duten erabilgarritasunaz arituko gara. Gasteizko Simone Beauvoir Elkarteen Etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Izan ere, SPGak ezagutza elkartrukea dira, baita elikadura burujabetza helburu, antolaketa formula kolektiboa ere.

Aztertuko dugu SPGak zer diren, zer-nola antolatzen diren eta inguruan martxan diren bestelako esperientzia batzuen berri izango dugu.

Aurkezpena bukatutakoan, eztaida irekia izango dugu  honelako sistemek gure hirian duten baliagarritasunari buruz.