Tailer klandestinoak Euskadin

05/Ekaina/2012 | Noticia

Euskadiko hiru hiriburuetako hiriguneetan hiru edukiontzi erraldoi agertu dira. Letra txinatarrezko errotuluak dituzte, eta barruan etengabe lanean ari diren pertsonen hotsa entzuten da. Brodatzeko makina batzuek gaur, ostiralez, eta bihar, larunbatez, sinadurak josiko dituzte ehun-zatietan, eta 2012ko Garbi Jokatu Kanpainak Adidasi, Londresko olinpiaden babesle ofizialari, entregatuko dizkio, Joko Olinpikoetako langileen lan-eskubideak errespeta ditzala exijitzeko.

Arropa Garbia Kanpainaren euskal sareak, SETEMen zuzendaritzapean eta sindikatuak, GGKEak eta kontsumitzaile-elkarteak kide izanik, hainbat hilabetez Espainiako Batzorde Olinpikoarekin eta Londresko Joko Olinpikoak babesten dituzten markekin sentsibilizazio, gizarte-presio eta negoziazio lanetan aritu ondoren, aldarrikapen-ekitaldi hau aurkeztu du Garbi Jokatu Kanpainari amaiera emateko. Kanpaina SETEMek koordinatu du eta Euskadiko 159 erakunde eta organizazio atxiki dira.

Euskadiko hiru hiriburuetako hiriguneetan edukiontziak jarri dira, tailer klandestinoak balira bezala. Horrela, herritarrek Espainiako Batzorde Olinpikoari eta Adidasi (Londresko Joko Olinpikoen babesleari) exijituko diote Olinpiadekin lotutako jantzigintza-sektoreko langileen lan-eskubideak errespeta ditzala, gaur egun oso egoera larrian egiten behar baitute lan: derrigorrezko ordu estrak, txirotasun-mugaren azpitik dauden soldatak, haurren ustiapena…

Hiru edukiontziak ostegunetik Bilboko Areatzako Kaian, Donostiako Alderdi Eder Lorategietan eta Gasteizko Arka Plazan egongo dira. Gizarte-sareen bidez kanpaina bat martxan jarri da (#tallerclandestino #lantegiklandestinoa) eta edukiontziaren kanpoko QR kodearen bitartez bideo bat ikus daiteke. Gainera, sinadurak jasotzen ari dira, eta izen horiek ehun-zatietan brodatuko dira, gero Adidasen zentral espainiarrean entregatzeko, olinpiadekin lotutako jantzigintzaren sektoreko langileen lan eta giza eskubideak bermatzea exijitzeko.

2012ko Garbi Jokatu Kanpainari amaiera emango dion ekitaldia Gasteizen egingo da bihar, larunbatez, ekainaren 9an. Arka Plazako tailer klandestinoari dagokionez, Ibiltaria Kanpainako aktibista gonbidatu gisa izanik, hainbat jarduera egingo dira, hala nola, kaleko animazioa eta, amaitzeko, 19:00etan Gasteiz Big Bandek, Harresian Zulok eta 2012ko Garbi Jokatu Kanpainaren abesti ofiziala egin duten musikariek kontzertua eskainiko dute.

Garbi Jokatu ekimena duela 8 urte sortu zen, 2004ko Atenasko Jokoetako ehungintzaren sektoreko langileen eskubideak aldarrikatzeko, eta Beijineko 2008ko Olinpiadetan kanpainarekin jarraitu zen. Garbi Jokatu Kanpainan 50etik gora herrialdetako milaka erakundek parte hartzen dute, eta lorpen handiak erdietsi dira dagoeneko: 

  • Nikek 4.500 langile indonesiar ingururi milioi bat orduko kalte-ordaina eman behar izan zien, ordaindu gabeko ordu estrengatik.

  • Erresuma Batuko Batzorde Olinpikoa Ethical Trading Iniciative ekimenera atxiki zen. Ekimen hori jantzigintza- eta ekoizpen kate osoan soldata duina ordaintzea, elkarteko askatasuna eta lan-baldintza osasungarriak eta seguruak exijitzen dituen jokabide-kode bat da. Lorpen garrantzitsua da, baina oraindik ezin da ziurtatu lantegietan baldintza horiek betetzen ari direnik, Erresuma Batuko Batzorde Olinpikoak oraindik ez dituelako ezagutzera eman ekoizpen-lekuak.

  • Espainiako Batzorde Olinpikoaren (EBO) Batzorde exekutiboak 2012ko Garbi Jokatu Kanpainak aurkeztutako eskaera jakin batzuk jaso ditu, eta EBOaren kode etikoan Joko Olinpikoetako kirol jantzigintzan eta merchandisingaren ekoizpenean lan-eskubideak etengabe urratzea galarazten duten tresnak barne hartu dira.

  • Euskadiko 159 erakunde 2012ko Garbi Jokatu Kanpainara atxiki dira, besteak beste, kirol klubak, federazioak, ikastetxeak, gizarte etxeak, erakundeak…

Bestalde, kanpainaren harira hiru ikerketa egin dira, eta Olinpiadetarako gauzak ekoizten dituzten lantegi txinatarretan haurren ustiapena, pobreziazko soldatak eta lanaldi luzeegiak (24 ordura artekoak ere) antzeman dira. Bangladeshko Adidas, Nike eta Puma marken lantegietan ere ustiapen-baldintzak antzeman dira; bertan, langileak astindu eta iraindu egiten dituzte maiz. Soldatak, berriz, 0,42 euro/ordua baino txikiagoak dira eta astero 65 orduz egiten dute lan Adidasek Indonesian dituen lantegietan.

Edukiontziko errotulua txinatarra da Londresko 2012ko Joko Olinpikoetarako jantzigintzaren sektoreko herrialderik adierazgarriena delako; baina, Garbi Jokatu Kanpainak gogorarazten duen bezala, deskribatu diren egoerak herrialde askotan ikusten dira sarritan, zoritxarrez.

Lantegi klandestinoa

Garbi Jokatu 2012

Ven al evento del 9 de junio en la plaza del Arca de Vitoria-Gasteiz

Lantegi klandestinoa BilbonLantegi klandestinoa BilbonLantegi klandestinoa DonostianLantegi klandestinoa Donostian

Autor: Taller clandestino