Gasteizko Bidezko Merkataritzaren patzuergotik (SETEM, medicusmundi Araba eta Bide Bidean erakundeok osatuta) datorren abenduaren 15ean abiatuko dugun sukaldaritza-tailerrara gonbidatu nahi zaitugu. Zabalganako gizarte etxean izango da, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara arte, eta bidezko merkataritzako kinua erabiltzen ikasiko dugu.
Ordu eta erdiko ikastaro honetan kinoaren ezaugarriak eta erabilera ikasiko ditugu, baita Bidezko Merkataritzaz hitz egin ere. Gero, amerikar kontinentetik datorren pseudozereal hori sukaldatuko dugu, garaiko barazkiekin batera.
Eman izena edozein gizarte etxetan, kiroldegitan, herritarrei laguntzeko bulegotan, 010 telefonoan edo Interneten bidez. Pertsona abonatuek 1,50€ ordaindu beharko dute, eta abonatuak ez direnek 2,55€.
Oharra: ekarri amantala!
– Eman izena lantegian HEMEN