Apirilaren 14ean, larunbata, 10:30etatik 13:30etara, Truca Rec elkartearen esku sormenezko arropa birziklatze tailerra izango dugu Simone de Beauvoir elkarteen etxean (San Ignacio de Loyola 8, Vitoria-Gasteiz). Bertan parte hartuko dutenek nork bere diru-zorro edo nezeser esklusibo eta biziklatuak egin ahal izango dituzte, zuntz birziklatuak eta lanketa prozesu xumeak erabilita.
Truca Rec erabilitako arroparen sormenezko birziklatzean aritzen den kolektibo irekia da; moztu, josi, hitz egin, diseinatu eta sortzeko laborategi bat. Gaur eguneko kontsumo kulturan “zabortzat” jotzen dena, artista, diseinatzaile eta sortzaileentzat inspirazio iturri, lehengai edota amaierako produktu izan daiteke.
Informazio jaso edota izen emateko sartu Balio Faktoriaren webgunean.
– Arroparen kontsumo arduratsuari buruzko jarduera gehiago burutuko ditugu Balio Faktorian. Kontsultatu HEMEN
Autor: Truca Rec