Solasaldia Yayo Herrerorekin: Ekofeminismoa, desobedientzia eta eragozpen fiskala

27/Martxoa/2017 | Noticia

Errenta-aitorpenaren kanpaina heltzear dago, eta horrekin batera eragozpen fiskala ere sustatzeko unea. Horretarako, datorren apirilaren 5ean, osteguna, gaur egun FUHEM zuzentzen duen Yayo Herrero aktibista eta ikertzailea izango da gurekin, Bilboko Hika Ateneoan, arratsaldeko 19:30etan. Ekofeminismoaz eta desobedientziaz arituko da Herrero, eta ondoren KEM-MOC Bilboko talde antimilitaristak eragozpen fiskalaren nondik norakoak azalduko ditu.

Euskadin eragozpen fiskalaren aldeko kanpaina sustatzen dugun erakundeok (SETEM, KEM-MOC Bilbao, ESK, Mundubat, Mugarik Gabe, Ekologistak Martxan, Kakitzat eta FIARE babesteko elkartea) antolatu dugu ekitaldia, eta apirilaren zehar horrelako ekimen gehiago abiatzeko asmoa daukagu. Ekintza ezbiolento horren esanahia azaltzea da xedea.

– Jakizu gehiago eragozpen fiskalaz HEMEN