SETEMen otsaila-ekaina arteko prestakuntza eskaintza ezagutarazi dugu

06/Otsaila/2019 | Noticia

Otsailetik ekainera arte SETEMen Balio Faktorian abiatuko ditugun jarduera eraldatzaileen programazioa eskura duzu jadanik. Duela urtebete abian jarri zenetik ohikoa denez, Faktoriak jarduerak antolatzen ditu hil bakoitzean, kontsumoari lotutako gai baten inguruan eztabaidatu eta gogoeta egiteko.

Udazken-neguetako programazio berri honetan, antolaturiko prestakuntzek hainbat gai jorratuko dituzte kontsumo arduratsuaren ikuspegitik, hala nola bidaiak, amodioa eta plazerak, elikadura, kolektiboen bizitza edo feminismoak.

Programazio hau otsailaren 6an jarriko da martxan, hil horretarako “Amodioa, plazera eta kontsumoa” gaitzat hartuta, Irantzu Varela militante feminista ezagunak emango duen hitzaldi batekin: “San Valentineko eromen kontsumista”. Pertsona asko arituko dira prestatzaile-lanetan hil horietan, zenbait pertsona ezagun ere tartean, hala nola Mikel López Iturriaga, beste izenez «El Comidista».

Prestakuntza-espazio hau kontsumo arduratsura hurbildu nahi duten guztiei zuzenduta dago, denetariko jarduerak baitaude, hain zuzen, sakontze-, iraupen- eta inplikazio-mailaren aldetik. Kontsulta ezazu programazioa!

– Deskargatu programazioa HEMEN pdf formatuan.