Bidaiatzeko unea da uda, baita SETEM Hego Haizean ere. Gure ikastaroetan aritu diren hainbat ikaslek ezin izan dute Latinoamerikara bidaiatzeko aukera galdu eta Medellin (Kolonbia) eta San Cristobal de las Casas (Mexiko) hirietan igaroko dute datozen uztaila eta abuztua.
Euskaditik joandako pertsona horiek herrialde desberdinen errealitateak bizi eta SETEMen bertan elkarte kideak diren antolakundeen egitasmoak ezagutu ahalko dute. Gatazka armatuak utzitako ondorioak, ekoizpen eta kontsumo arduratsuaren ereduak, elikadura burujabetza edota LGTBI kolektiboaren eskubideen defentsa dira murgilduko diren gaietariko batzuk haien esperientzian.
Uztailaren lehenengo astean heldu eta berehala sartu dira harira. Besteak beste, LesboTransFeminista jardunaldietan Txiapasen, gatazka armatuaren emakume biktimekin tailerrak eta finantza etikoen azoka solidario batean Medellinen parte hartu dute dagoeneko. Jakina, hartu dituzten herrien bazter ederrak bisitatzeko astirik ere izan badute.
Une honetan 2018ko udan bidaiatzeko aukera emango duten ikastaroak prestatzen hasi gara. Horrelako esperientzia bat bizi nahi baduzu, nobedade guztiak jarraitu ahalko dituzu gure sare sozialetan (Facebook eta Twitter), www.transformateconsetem.org webgunean edo gure buletinaren bidez (zure emailean jaso nahi baduzu, idatzi comunicación.euskadi@setem.org helbidera).
Esperientzia zoriontsu eta eraldatzailea opa diegu gure kideei!
– Ezagutu gure ikastaroak HEMEN
Txiapasen, LesboTransFeminista jardunaldietan