SETEMen 2016-17ko prestakuntza eskaintzaren aurkezpena: Hau ote da nahi dugun Europa? Alternatibak eraiki ditzagun

29/Abuztua/2016 | Noticia

Datorren irailaren 14an, asteazkena, SETEMen 2016-17ko prestakuntza eskaintzari emango diogu ongi etorria. Horretarako, Hau ote da nahi dugun Europa? Alternatibak eraiki ditzagun mahai-ingurua burutuko dugu. Hor, gero eta neoliberalistagoa den Europaren aurrean gizarte zibilak ongizate estatua defendatzeko zer egin dezakeenaz hausnartuko da. Ekitaldia Gasteizko Montehermoso Kulturunean (Ortuño Aretoa) izango da, arratsaldeko 19etan.

Carmen Castro eta Tom Kucharz izango dira partehartzaileak. Castro ekonomialari soziala eta genero europar politiketan aditua da, eta singenerodedudas.com webgunearen sortzailea da. Kucharz Ecologistas en Acción erakundeko kidea eta “No al TTIP, CETA y TiSA” kanpainaren aktibista da.

Mahai-inguruan Europatik datozen mehatxuak aztertuko dituzte, hain zuzen, gure gizarte eta lan eskubideak zein inguruneari eta elikadurari dagozkion araudiak arriskuan jartzen dituztenak. Zein eragin izango dute gure bizitzetan? Emakumeak izango ote dira kaltetuenak? Batez ere, gure aurrean aurkezten zaizkigun erronketan jarriko dugu arreta: Europak daraman norabidea aldatzeko, zer da egiten ari garena? Eta honi ekiteko, nola antola gaitezke?

Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.

Ekitaldia SETEMek 2016-17 ikasturterako prestatu dituen ikastaroen aurkezpen labur batekin osatuko da. Matrikulazio epea irekita dago jadanik:

Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak. Arlo desberdinetan garapenerako lankidetzaren planteamendu berrietan sakontzeko ikastaroa. Vitoria-Gasteizen eta Bilbon izango da.

Hegoaldeko herialdeen errealitateak. Elkartasunean eta garapenerako lankidetzan prestatzeko oinarrizko ikastaroa. Edizioak Vitoria-Gasteizen eta Donostian.

Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea. On-line prestakuntza garapen eredu neoliberala ez bestelako aukera teoriko eta praktikoetan sakontzeko.

2016-17 ikasturterako formakuntza-eskaintza HEMEN duzu ikusgai.

Informazio gehiago nahi baduzu, sartu transformateconsetem.org webgunean edo idatziguzu formacion.euskadi@setem.org helbidera.

– SETEMen ikastaroen informazio osoa HEMEN