SETEM Hego Haizeak atzo abian jarri zuen prestakuntza eraldatzailearen arloko bere proiektu berria, Balio Faktoria. Abian jartze horretarako, Arabako hiriburuko Goiuri jauregian ekitaldi bat egin zen, Xabier Euzkitze ETBko komunikatzaile eta bertsolariak aurkezturik. Haren eskutik, kontsumo arduratsura hurbildu nahi duten guztiei zuzendutako espazio berri hori aurkeztu zuen Euskadiko GGKEak.
SETEMen Balio Faktoriak hilero zenbait jarduera antolatuko ditu, kontsumoari loturiko gai baten inguruan eztabaida eta gogoeta egiteko. Martxotik ekainera bitartean, finantza etikoak, moda, elikadura eta teknologia izango dira hautatutako gaiak. Irailetik aurrera, programazioa gai berriekin zabalduko da. Horren informazio osoa www.factoriadevalores.eus webgunean dago ikusgai.
Balio Faktoriak, bere irekiera-ekitaldian, “Con-sumo cuidado. Indarkeriatik at. Mil y una maneras de vivir mejor” elkarrizketa bizi izan zuen, Charo Morán-en (Ekologistak Martxan-eko kontsumo-arloko koordinatzailea) eta Yolanda Jubeto-ren (UPV/EHUko ekonomian doktorea eta feminista) artean. Elkarrekin, gogoeta egin zuten gure kontsumoak gure bizitzetan nahiz ingurunean izaten dituen inpaktuei buruz, eta alternatibak bilatu zituzten, zoriontasuna bilatzeko eta inpaktu negatiboak murrizteko modukoak. Bukatzeko, Trokolo Teatro-k umore-ukitua jarri zuen, Caléndula-ren eta Muxutruka-ren clownklusioekin.
Metodologia: zenbait sakontze-maila
Hileroko gaiei heltzeko, Balio Faktoriak zenbait sakontze-mailatako prestakuntza-jarduerak eramango ditu aurrera. Horrela, pertsona bakoitzak gehien interesatzen zaion prestakuntza aukeratu ahalko du, bere interesaren edo erabil dezakeen denboraren arabera. Hauek izango ditu aukeran:
– Topaketa: jende guztiari irekitako jarduera bat, izena eman gabe, gehienez bi orduko iraupenarekin. Izan daiteke elkarrizketa edo hitzaldi bat, zineforum bat, ikuskizun bat…
– Lantegia: esperientziazko edo izaera praktikoko jarduera bat, talde txiki batentzat, bi eta lau ordu arteko iraupenarekin: lantegi bat, txango edo bisita bat, topaketa bat egoera jakin bat esperimentatu duten zenbait pertsonarekin…
– Ikastaroa: gairen batean sakontzeko jarduera bat, 6 eta 12 ordu arteko iraupenarekin, eta izena eman behar dela.
– Elkartasun-auzolandegiak: inplikazio-mailarik handiena eskatzen duen esperientzia eraldatzaile bat. Esperientzia hori bizitzeko, beharrezkoa da lehendik beste prestakuntza-jarduera batzuetan parte hartzea.
– Sartu HEMEN Balio Faktoriara.
Faktoriaren edukiak aurkezten
Caléndula eta Muxutrukaren klownondorioak
Autor: Arteman Komunikazioa