SETEMek Martxoak 8 honetarako mobilizazio eta lanuzte deialdiarekin bat egingo du

07/Martxoa/2017 | Noticia

Martxoak 8 honetan SETEMetik euskal hiri eta herrietan “Contra la barbarie heteropatriarcal, feminimoa zorroztu” lelopean izango diren mobilizazietara batuko gara, eta dei egiten diegu hiritar guztioi parte hartzeko. Horrez gain, aurten nazioarteko mailan emakumeen lanuzte deialdiarekin bat egingo du SETEMen langileek, eta #NosotrasParamos hashtag-arekin azaleratuko dugu.

2016 urtean emakumeen bi manifestazio erraldoi izan ziren. Lehenengoa Argentinan burutu zen eta Latinoamerikako herrialde askotan jendetza bildu zen, “Ni una menos, vivas nos queremos” lelopean, tortura eta erahilketa pairatu zuen adingabe baten kasua dela eta. Beste emakumeen erahilketei gehitu zitzaion kasu hori, eta 10 herrialdetan baino gehiagotan eman zioten babesa. Aste batzuk geroago, Washington abiatu zen martxa bat babestuz, munduko bazter guztietako ehun milaka emakume kalera atera ziren Estatu Batuen presidente berriaren adierazpen diskriminatzaileen eta bere asmo politiken kontra protesta egiteko.

Aurrekari horiek kontuan hartuta eta 1975ean emakume islandiarren greba gogoratuza, aurtengo martxoaren 8an mugimendu sozialen, 40 herrialdeko elkarteen erakundeen, instutuzioen, sindikatuen etabarren emakume antolatzen ari gara beste emakumek deituz eta mobilizatuz: hirikoak, herrikoak, afroak, indigenak, gazteak, helduak, heteroak, LGTBI kolektibokoak, altuak, baxuak, argalak, lodiak… ohiko manifestaziora joateaz gain, nazioarte mailan egingo den lanuzte deialdira batzeko.

Autonomoak, soldatakoak, kontratuakoak, sexu langileak, etxe langileak -ordainduak edo ez- zaintzaileak, prekarioak, bekadunak, ikasleak… Emakume guztiok kalera irtengo gara gure herrialdeetan eta hirietan pairatzen dugun indarkeria estrukturala, sinbolikoa eta ekonomikoa agerian uzteko eta egiten dugun lanari balorea emateko asmoarekin.

Elkartasuna da gure arma” lelopean, deialdia desberdinak izango dira herrialdea eta hiria zein den. Toki batzuetan geldialdiak 24 ordu iraungo ditu, eta bestetan ordu erdi, eguerdiko 12etatik 12:30etara. Arropa beltza eta morea eramatea eta, gelditzen den bitartean, lan egin, erosi eta kontsumitzen saihestea proposatzen da.

SETEM Hego Haizean 12etatik 12:30etara geldituko dira emakumeok, eta arratsaldean egongo diren manifestazioetan parte hartuko dugu.

– Martxoak 8rako REAS Euskadiren adierazpena: Nola eraiki guztion artean bizitza bizigarriagoak? HEMEN

Lanuztea BilbonLanuztea BilbonLanuztea BasaurinLanuztea Basaurin