Datorren azaroaren 26an hitzordu berezia daukagu. SETEM Hego Haizearen Batzar Nagusiak, 2016ko azaroaren 4an egindako bileran, Ezohiko Batzarra deitzea erabaki zuen. Bilkura GKEak Gasteizen duen egoitzan (San Vicente de Paul Kalea, 10) izango da, goizeko 10.30etan lehenengo deialdian eta 11.00etan bigarrenean.
Zure bertaratzea eta parte hartzea ezinbestekoak dira, plan estrategiko berria edo Batzar Nagusiaren berritzea izango dira ardatz. Etorri ezin bazara zure boza ordezkari baten bidez presente egon daitekela gogorarazi nahi dizugu.
ESTEKA HONETAN dago eskura deialdia, gai-zerrendarekin eta ordezkari izendatzeko orriarekin.