SETEM Hego Haizea osatzen dugun pertsona guztioi 2016 urteko Asanblada Orokorrera etortzera animatu nahi zaituztegu. Batzar Orokorrak erabaki zuenez, datorren ekainaren 17an izango da, 18etan lehenengo deialdian eta 18:30etan bigarrenean, gure Gasteizko egoitzan.
Zure parte-hartzea oso baliogarria da, erakundea eraikitzen dugun pertsona guztiok partaideak izan behar gara eta uste dugu zenbat eta jende kopuru zabalagoak erabakitzen dugun heinean, orduan eta erabaki hobeak eta gardenagoak aterako ditugula.